ZELULA SORTZAILEAK AURKEZTEN DU: ADITU MATCH

Badator ADITU MATCH: Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza eta sormena diseinuaren bidez sustatzeko topaketak. 2025 honetan doako hiru topaketa egingo dira, Agustinak Zentroan, sektoreko erreferente diren enpresekin:

EIDE – Euskal Diseinuaren Elkarteak bere lehenengo ADITU MATCH egingo du martxoaren 20an, Agustinak Zentroan (Errenteria), Gipuzkoako ETE-ek haien berrikuntza-estrategian diseinuaren aldeko apustua egin duten lurraldeko enpresa liderrengandik ikas dezaten doak topaketa. Lehenengo honetan WALTER PACK aurkezle izango du, automozioaren eta etxeko aparatu elektronikoen sektorerako soluzio estetikoen eta funtzionalen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako euskal multinazionala.

Sonia López, Color&Trim Manager eta Marta Gómez, Creative and Graphic Designer, Walter Pack-ek bere Color&Trim saila sortzeko motibazioaren eta jarraitutako prozesua partekatuko dute. Sail hori joeren analisian, sormenaren sustapenean eta bikaintasunaren bilaketan espezializatuta dago, akabera bakar eta esklusiboak lortzeko. BMW, Mercedes-Benz, Tesla, Audi, Ferrari, Jaguar, Volkswagen eta beste hainbat marka ezagunen konfidantza duen enpresa honek nola lan egiten duen bertatik bertara ezagutzeko aukera.

Topaketa 9:30ean izango da, Agustinak Zentroan (Agustinak Etorbidea 4, Errenteria), eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Bertan, profesionalen arteko networking gune bat egongo da, harremanak, elkarrengandik ikastea eta informazioa trukatzea errazteko.

ADITU MATCH topaketa-formatu berri bat da, ZELULA SORTZAILEAK proiektuaren esparruan garatua, Gipuzkoako Foru Aldundiak EKONOMIA SORTZAILEA 2024 programaren laguntzarekin. Enpresetan «in-company» lan egiten duten diseinuko profesionalen sare bat sortzea eta sendotzea du helburu, haien erakundeetan eraldaketa- eta berrikuntza-eragile bihurtzeko.

Jardunaldiaren agenda eta izen-ematea:

09:00 – Harrera
09:30 – Walter Pack-en hitzaldia
10:30 – Kafea eta networkinga

Izen-ematea doakoa da, eta lotura honen bidez egin daiteke:

https://www.eventbrite.es/e/entradas-aditu-match-1-walter-pack-1267052872249?aff=oddtdtcreator

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)