Datorren apirilaren 28an, sormenezko inspirazioz beteriko topagune ireki, doako eta giro infolmaeko honen 55. edizioa ospatuko dugu. Oraingo honetan, aukeratu ditugun hiru profilek eta murgiltze-esperientziak ekarriko dizkigute, autoedizioaren, fanzinearen eta zeramikaren mundu analogikotik pasatuz, eta testuinguru digital batean alderdi teknikoa eta artistikoa eta librea uztartzen dituzten proiektuetaraino.
Zehazki, hauek hartuko dute parte:
- Raquel Durán – GHEADA, murgiltze-entretenimenduan, ikus-arteetan eta eduki originalen sorkuntzan espezializatutako arte-estudioa. Musika jaialdietan, antzerkian, bideo-mappingean, artean, dokumentaletan, publizitatean eta hamaika formatutan lan egin dute.
- Srta Antonia, Paula G. Casado izenez ere ezaguna, ilustratzailea eta sortzailea da, eta hainbat euskarritan lan egiten du, zeramika barne. Betunen parte da, Bilboko autoedizioko kolektiboa.
- Josu Ávila, diseinatzaile grafiko gaztea, alderdi teknikoa eta sortzaileena uztartzen dituena proiektuei modu integral eta malguan ekiteko.
Etorriko zara? Erreserbatu zure lekua eta partekatu informazio hau, aforoak uzten digun adina pertsona elkartu gaitezen. Apirilaren 28an, asteartea, 19:00etatik 21:00etara, BBK Kunako Ganbara aretoan (Urazurrutia Kalea, 3, Ibaiondo) izango gara zure zain. Eman izena hemen!
Gure bazkide Workoholics-ek diseinatu du kartela, eta 2026an BEGIHANDIren irudiaren ardura izan du. Eman begirada bat aurreko edizioei eta harpidetu BEGIHANDIko webgunean berrien berri izateko.