Orokorrean, foro inspiratzaile bat izan zen, non diseinuaren interazioa erakundeetan nabarmen agertzen zen bost kasu praktikoen eta berrikuntzari buruzko hitzaldien bidez. Helburua: diseinuaren eta enpresa-munduaren arteko topagune bat sortzea. Jardunaldi hau diseinatzaileek, diseinu-estudioek eta industria-enpresek espazioa partekatu, proiektuak bi ikuspegietatik azaldu eta euren erakundeetan izan duten eragina azpimarratzeko pentsatuta zegoen, beste enpresa batzuek ere tresna hau euren negozio ereduan txerta dezaten. Hala adierazi zuen gure proiektu-koordinatzaileak, Lander Balzak.

Saioa idazle eta kazetari Pilar Kaltzadak dinamizatu zuen, eta Leyre Madariagaren hitzaldiarekin hasi zen; hau da, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria. Madariagak gure lana balioan jarri zuen, adieraziz: «Ez da jada irudi erakargarri ba sortzea bakarrik, baizik eta diseinu tresna estrategiko gisa erabiltzea, enpresaren arrakasta eta lehiakortasuna bultzatzeko». Halabr, diseinuaren aplikagarritasuna enpresaren alderdi guztietara hedatzen dela azpimarratu zuen: «barne-kultura, barne-prozesuak, marketin-estrategiak eta abar».

Bestalde, gure presidenteak, Angélica Barcok, topaketaren ildo nagusiak eta helmena labur aurkeztu zituen, erakusteko «nola hizkuntzak batzen diren, nola enpresa eta diseinua elkar ulertzen garen, eta nola gai garen erronka konplexuak elkarrekin lantzeko». Halaber, ohartarazi zuen «berrikuntza ez dela nahikoa; ezinbestekoa dela gaurko ikuspegitik pentsatzea, baina etorkizun hurbil bat begi-bistan izanda, zergatik eta zertarako berritzen dugun ulertzeko». Gainera PISA txostenaren azken emaitzen harira, Barco-k adierazi zuen «ezinezkoa dela lurralde gisa eta ekosistema gisa aurrera egitea, sormena tresna estrategiko gisa erabiltzen ez badugu». Txosteen horren arabera, euskal ikasleak ia azken postuetan daude Espainiako Estatuen pentsamendu sortzaileari dagokionez.

Diseinuaren erabileraren bederatzi eredu erakundeetan» izeneko ikerketa-proiektuaren aurkezpenak, Diseinuaren Eraginari buruzko Behatokiaren baitan garatua eta María Navarro ADCVko (Valentziako Erkidegoko Diseinatzaileen Elkartea) gerenteak eskainia, aitzakia ezin hobea eman zigun gaiaren mamian sartzeko eta aplikazio-aukeren aniztasuna aitortzeko. Bestela esanda, diseinuaren ahalmenak maila taktikoan (eta ez soilik estrategikoan) erabiltzea helburu enpresarialak lortzeko bidea da. Ondoren, mahai-inguru bat egin zen, non Kike Correcher (ADCVko lehendakari ohia) eta Alicia García (taldeko kideetako bat) ere parte hartu zuten.

Azkenik, bost arrakasta-kasuen aurkezpenak izan ziren, enpresa parte-hartzaileen eta EIDE zein DIGAko diseinatzaile eta diseinu-estudioen eskutik. Guztiak dira diseinuaren aplikazioaren adibide argiak, diziplina desberdinetan eta industria-enpresa nazional zein nazioartekoetan erreferente bihurtu direnak. Kasu horien artean honako lankidetzak nabarmendu ziren: Bexen Cardio eta Diaradesign; Vidrala eta Zorraquino; Cegasa eta bigD; Famo eta AGV Estudio; eta Acceleration Robotics eta Estudio Línea.

Toki honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten pertsonei eta izena eman zutenei. Espero dugu jardunaldiak zuen itxaropen guztiak betetzea. Hurrengoan ikusiko dugu elkar!