Aukera paregabea gure iparraldeko lagunekin elkartzeko eta inspirazioa partekatzeko, dena giro informalean garagardo eta ardo goxoarekin. Aukera ezin hobea sormen disziplina anitzetako profesionalak eta zaleak bateratzeko eta konkretuki hiru hizlarien lana gertuagotik ezaguzteko.

Nolakoa izango da ekitaldia? Kalostrapen (22 Rue Marengo, Baiona) elkartuko gara 19:00etan. EIDE eta FDNA elkarteen ongietorriaren ostean, hizlariek eskainitako dituzte 15na minutuko hitzaldiak. Segidan, mahai-inguru irekia izango dugu galderak egiteko modu informalean eta trago batekin 21:00etan amaitzeko.

Bazatoz? Erreserbatu zure plaza eta partekatu informazio hau, ahalik eta pertsona gehien elkartu gaitezen. Eman izena, zure zain gaude eta!

Kartelaren diseinua gure bazkideak Workoholics egin du, 2026ean BEGIHANDIren irudiaz arduratuko baita. Kuxkuxeatu aurreko edizioak eta harpidetu hemen hurrengo ekitaldien berri izateko.