
Ekainaren 5ean, Euskadiko Parke Teknologikoko Gazteizko Campusean, jardunaldi honen bigarren edizioa egingo dugu. Euskadiko bost industria enpresak txertatzen izandako esperientziaren berri emango dute.
Orkestrak eta Soralucek emango diote hasiera jardunaldiari, Ezkutuko Txapeldunen Behatokiaren 2025 txostena esparru gisa hartuta.
INDUSDESIGNen helburua diseinuaren eta mundu industrialaren arteko topagune bat sortzea da, erakutsiz nola diseinua enpresa eraldaketarako motorra izan daitekeen. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da. Programa hau jarraituko du:
- 09:30 – 09:40 Ongi etorria
- 09:40 – 10:30 Irekiera hitzladia: «Ezkutuko Txapeldun Enpresak 2025»
- 10:20 – 12:30 4 kasu arrakastatsuren aurkezpena:
- Forunier, 155 urteko karta profesional eta pertsonalizatuen diseinua eta ekoizpena.
- Grupo BH, mende bat baino gehiagoko esperientzia bizikletetan, txirrindularitzan, kirol-espirituan eta mugak gainditzean. Estudio laguntzailea: Nacar Design.
- Luznor, larrialdietako argiztapena, linterna profesionalak eta etengabe elikatzeko ekipoak. Estudio laguntzailea: Sormen Design.
- Uraldi, nazioartean aitortutako artea eta funtzionaltasuna uztartzen dituzten ispilu teknologikoak. Estudio laguntzailea: Muka Design Lab.
- 12:10 – 13:00 Parte-hartzaileen arteko mahai-ingurua, Pilar Kaltzadak moderatuta.
- 13:00 – 13:10 Itxiera Eli Garcíarekin. Eraldaketa Digitaleko zuzendaria – Eusko Jaurlaritza.
- 13:10 – 13:30 Networking
Informazio gehiago eta izen ematea: indusdesign.eus