IF DESIGNekin 2024an sinatutako lankidetza-hitzarmenetik sortutako ekimen honen lehenengo bi edizio arrakastatsuen ondoren, aurten berriro ere deialdia egiten dugu EIDEko profesionalek, enpresek eta heziketa-zentroek egindako diseinu proiektu bikainak hautatzeko. Proiektu horiek automatikoki eta doan iF DESIGN AWARD 2027ko finalistak izango dira.
Sari ospetsu hauen 2026ko edizioan, Euskadiko eta Nafarroako 21 proiekturen bikaintasuna aitortu zen, eta haietatik elkarteko 14 proiektu profesional eta diseinu-enpresa ziren: Niessen (Gold Award eraman zuena), Nacar, bigD, Orbea, Salto, dot eta Taqta. Aurreko edizioko irabazleekin batera, azken bi urteotan gure lurraldeko 30 proiektu saritu egin dira, euskal diseinuaren kalitatea nazioartean babesten eta ikusarazten duten zenbakiak.
Baina badakigu hemen askoz gehiagorako potentziala dagoela, eta, beraz, berriro gonbidatzen zaitugu azken bi urteetako zure proiekturik onenak berreskuratzera eta deialdi honetara aurkeztera, gorenera iristeko. Zurekin kontatzen dugu!
NORK HAR DEZAKE PARTE
EIDE eta DIGAko kide diren profesionalek, estudioek eta enpresek, eta, beraz, diseinuan profesionalki dihardutenek edo diseinua berrikuntza eta lehiakortasunerako tresna estrategiko gisa integratu dutenek. Proiektuak aurkeztu daitezkeen kategoriak EIDEk bere profesionalak eta enpresak sailkatzeko ezarritakoekin bat datoz:
- Diseinu industriala / produktu diseinua
- Grafiko / diseinu digitala
- Espazio-diseinua
- Estrategia / zerbitzu diseinua
Hautaketaren parte diren proiektu guztiek publikoki aurkeztu edo deialditik bi urteko epean (2024ko uztailetik 2026eko irailera bitartean) eginak izan beharko dute. 2026an aurkeztuko edo merkaturatuko diren proiektuak ere hautatu ahal izango dira.
EGUTEGIA
Proiektuak hautatzeko prozesuak egutegi hau jarraituko du:
- Deialdiaren irekiera: 2026eko ekainaren 22a
- Proiektuak aurkezteko epea: 2026eko irailaren 25ra arte
- GURE DISEINU ONENAK proiektuen hautaketa: 2026eko urriaren 5tik 6ra
iF DESIGN AWARD 2027 sarietara finalista gisa aurkeztu nahi duten hautatutako proiektuek my iF plataforman erregistratu eta dagokion dokumentazioa 2026eko azaroaren 4a baino lehen igo beharko dute
NOLA AURKEZTU ZURE PROIEKTOA
Deskargatu GURE DISEINU ONENAK lehiaketaren arauak eskakizunak egiaztatzeko. Uztailaren 3an, goizeko 11:30etan, informazio-webinar bat egingo dugu Jimmy D’Heer-ekin, Espainiako iF DESIGN bulegoko zuzendariarekin, zure galdera guztiak erantzuteko. Izena eman dezakezu proyectos@eidedesign.eus helbidera mezu bat bidalita.