EI EIDE DESIGN DAY 2024 Bilbao Bizkaia Design Week 2024aren barruan EIDEk antolatutako jardueretako bat da, eta azaroaren 14tik 22ra bitartean ospatuko da Bilbon.

OPEN STUDIO BIZKAIA hiru eguneko ate irekien jardunaldia da, eta diseinu estudioak zabalduko dira ikasle, profesional, enpresa eta orokorreko bisitariek hurbil daitezen. Bisita gidatuak izango dira, eta aldi berean gure Instagrameko profiletik zuzenean emitituko dira. Goizeko 10:00etan hasiko dira (EIDEren egoitzan 9:30etan). Informazio gehiago eta izen-emateak.
Egun bakoitzean ibilbide desberdin bat dago, programatu eta ordutegi zehatzekin, parte hartzen duten estudio kopuruaren eta izena emandako pertsonen arabera zehaztua.
- Ibilbidea 1 – Bilbo, azaroak 18, astelehena: HIBERUS, DENDAZ, DOT, WORKÖHOLICS
- Ibilbidea 2 – Bilbo, azaroak 19, asteartea: STUDIO GASTÓN, SIROPE, COLABORABORA, LA DOCENA
- Ibilbidea 3 – Bilbo, azaroak 20, asteazkena: ESPACIO HURUMA (Bisuala+Taqta+conceptHACE), A_ERRE, BELVEDERE

Ikasleei eta diseinatzaile gazteei (diseinu industriala/produktua, diseinu grafikoa/digitala, espazioen diseinua, zerbitzu/estrategiaren diseinua…) zuzendutako ekitaldia da, eta helburua da haien proiektuak baloratzea, zalantzak argitzea, orientazioa ematea eta, hala badagokio, lan-merkatura sartzen laguntzea.
Dinamika oso sinplea da: parte-hartzaile bakoitzak aukera izango du hainbat mahaietatik pasatzeko, eta han izango dira elkarteko hainbat diziplinatako profesionalak —Brigitte Sauvage, Gotzon Beamonte, Héctor Lezaun, Javier Cuñado, Jon Abad, José Ignacio Aguirre, Leire García, Leire Pardo, Nora Inoriza, Peio Atxalandabaso, Urtzi Llarena...— eta 10-15 minutuz solasaldia izateko aukera izango dute haiekin.
Garrantzitsua!!! Parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua, tableta edo antzeko gailua ekarri beharko du, bere portfolioa erakutsi nahi badu.
Ekitaldia Bilboko Ensanche Eraikinean egingo da (Plaza del Ensanche, 11), azaroaren 19an, asteartean, 18:30etik 20:00etara, EIDE GAZTEAK taldearekin elkarlanean antolatzen ari garen TALENTU GAZTEAK ekitaldia amaitutakoan.
Informazio gehiago eta izen-emateak.