Formakuntza hau ETE-ko langileei, autonomoei eta ekonomia zirkularreko praktikak ezartzeko interesa duten profesionalei zuzenduta dago.

Prestakuntzaren azken helburua ikastarora joaten diren pertsonek enpresa baterako Hondakinak Kudeatzeko Plan bat garatu ahal izatea izango da bere jardueraren esparruan, hondakinen prebentzioa, berrerabilpena eta birziklapena hobetu nahian, ingurumena errespetatzen duen eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren bidea.

Modalitatea prezentziala eta sarean (asteazkenetan 15h):

  • 9 modulu hibrido (3 ordu presentzial + ordu 1 sarean).
    • Presentzialki: asteazkenetan 15:00-18:00.
    • Sarean (tutoretza): asteazkena 15:00-16:00 (prestakuntzaren ondorengo asteazkenean).
  • 2 modulu %100 sarean (4 ordu).

Erreserbatu zure plaza eta aldaketaren parte izan!

Formakuntza honen edukiak eta baita adituak ere, lankidetzan hautatu eta bermatu izan dira Aclima, Basque Environment Cluster erakundearekin eta EIDE – Euskal Diseinuaren Elkartearekin, hondakinen kudeaketa eta jasangarritasunari buruzko prestakuntza honen kalitatea eta garrantzia bermatuz.

Proiektu hau FSE+ek kofinantzatzen du, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Biodibertsitate Fundazioaren Empleaverde+ Programaren bitartez.

Waste Lab Bizkaia:

Waste Lab Bizkaia hondakinen prebentzioaren eta kudeaketaren arloan, hondakinen kudeaketaren jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko ikerketa, berrikuntza, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzen dituen erreferentziazko zentroa da. Euskadiko Parke Teknologikoan, Derion, kokatuta dago, eta ikerketa- eta esperimentazio-zentroa da. Bertan, hainbat baliabide material daude (ekipamenduak eta lehengaiak) zeregin horietan diharduten hainbat kolektibotatik datozen pertsonen eskura, eta instalazioak bisitatzen dituen publiko orokorrarekin elkarreragin ahal izango dute, bertan egingo den sentsibilizazio eta dibulgazio-jardueraren barruan.