Getxo Sormen Hub
Hasierako esplorazioan ikasitakoetatik abiatuta, urtearen hasieran BAGARA II abiarazi genuen (Bizitzaren amaierako aukerak negozio-aukera zehatzekin lotzen), hausnarketarako espazio bat eta aholkularitza espezializatua eskaintzen duen pilotu-programa bat. Helburua da diseinu-profesionalek Getxoko Kultura eta Sormen Industrien (CCI) enpresei eta eragileei laguntzea, Ekonomia Zilarriari eta bizitzaren amaierako zaintzari lotutako negozio-ildo berriak kontzeptualizatzen.
Ekitaldia bi zatitan banatuko da: lehenengoan, EIDEk sustatutako proiektua eta prozesua testuinguruan kokatuko dira; bigarrenean, berriz, azken asteotan lanean aritu diren bost taldeek garatutako prototipoak aurkezteko aukera izango dute.
Bost bikoteak hauek izan ziren:
- Marina Blázquez / Sonia Bouso
- Nora Inoriza (Diaradesign) / Emaku Sailing
- Leyre Julian (Alda2u) / Soil
- Laura Parralejo / Detalleres
- Pamela Infante (Weetbe) / Bentaranoa Elkarte Soziokultural
Foku-taldea honakoek osatu zuten: Estibaliz Legarreta, Jesús Cao, Leire García (ColaBoraBora), Aida Caso, Ivana Ruiz eta Xabier Eizagirre (Alda2u).
Gurekin bat egingo al duzu? Erreserbatu zure plaza.
Aurreikusita dago hurrengo astelehenean, martxoaren 16an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Getxo Sormen Hub-en (Urgull Kalea, 4, Algorta) elkartzea.