World Design Day ospatzeko, Begihandiren bi edizio: Donostia eta Vitoria-Gasteiz
2018- Apirila-12
World Design Day dela eta, Begihandiren bi edizio aurkeztuko ditugu. Begihandi EIDE-k, Euskadiko eta Nafarroako Diseinugileen Elkarteak, antolatzen duen doako topaketa irekia da. Diseinuaren eta sormenaren esparruko profesionalak elkartzen dituen topaketa da, non bertaratutako publikoari haien lan-prozesua eta inspirazio-iturriak nondik datozen azaltzen dieten. Ideia berriekin harrituta geratzeko eta bertako elkarteekin elkartzeko aukera paregabea da hau.
Hiru urtetan, lehenengo aldiz, bi Begihandi ospatuko ditugu aldi berean, baina bi hiri desberdinetan: Donostia eta Vitoria-Gasteiz. Ezin dituzu galdu!
Donostiako edizioa Keler espazioan (Ramón María Lili, 2) ospatuko da, datorren ostiralean, apirilaren 27an, 19: 00etatik 21: 00etara. Oraingo honetan parte-hartzaileak honako hauek izango dira:
- Ane Arzelus (Ilustrazio eta diseinu grafikoa)
- Allan Daastrup – OldTool (Tipografia eta lettering-a)
- Curro Claret (Industria-diseinua)
Gasteizeko edizioa Diga–ren (Arabako Diseinu Grafiko Profesionalen Elkartea) eta Ilustrapados en Araba-ren laguntzarekin antolatu dugu. Haien XXXII DibuPote-a burutuko ditute gurekin batera. Zas Kultur espazioan (Correrería, 84) ospatuko da datorren ostiralean, apirilak 27an, 19:00etatik 21:00etara. Oraingo honetan parte-hartzaileak honako hauek izango dira:
- Eva Mena (Muralismoa)
- María Ayala – Mayala (Gainazal eta estanpatuen diseinua)
- The Zuzenders (Marrazki-musika ekintza)
Ekitaldia hedatzeko asmoz, aurten Postwall-en laguntzaz baliatuko gara, mugikorrentzako eskuragarria den posterren agenda kulturala. Ohi bezala, aurkezpenen ostean hizketan geratzera edota arratsalde atsegin bat igarotzera gonbidatzen zaituztegu. Anima zaitezte eta asistentzia konfirmatu, mesedez.
Iruzkinik ez