VI. Maier Nazioarteko Diseinu lehiaketa

concursomaier2015_blog

“2025eko automobilgintzako ibilgailuentzako Colour & Trim, Txinan, Indian, NAFTAn edo Europan saltzen dena” gaiarekin, joan den irailaren 4an aurkeztu zen nazioarteko diseinu-lehiaketa ospetsu honen edizio berria. Maier S.Coop. euskal enpresak antolatzen du, bi urtez behin, eta automobilgintzako osagaien sektorean Europako liderra den enpresak, EIDEren laguntzarekin.

Izangaiek 2015eko martxoaren 12ra arteko epea izanen dute beren ideiak aurkezteko. Profesionalek eta ikasleek har dezakete parte lehiaketan, 8.000 eta 4.000 euroko saria, hurrenez hurren, eta 3.000 euroko sari berezia, materialen erakusgai onenari. Bereziki baloratuko dira ibilgailuaren kanpoko nahiz barneko diseinuak. Aurkeztu beharreko materialak lau emangarri ditu: Joeren panela, Materialen erakusgaiak, Aplikazioa ibilgailuan eta Abstract.

Parte hartzeko oinarriak gure web orrian daude.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)