Bilbo UNESCO-ren Diseinu Hiria izendatua
2014- Abendua-2
Nazio Batuen hezkuntza, zientzia eta kulturaren erakundeak, UNESCO-k, astelehenean jakinarazi zuen Bilbo bere Creative Cities Network-ean egongo dela hemendik aurrera diseinuaren atalean.
Literatura, zinema, musika, artisautza, arte popularra, diseinua, arte digitala eta gastronomia dira ekimen honek, UNESCO-k abiarazita 2004an kultur aniztasuna munduan sustatzeko eta esperientziak eta ezagutzak partekatzeko asmoz, lantzen dituen eremuak.
Bilbo hemendik aurrera beste hiri hauekin batera osatuko du cities of design sarea: Berlín (Alemania), Buenos Aires (Argentina), Pekín, Shanghai eta Shenzhen (China), Montreal (Canada), Seúl (Hego Korea), Nagoya eta Kobe (Japon), Saint Étienne (Frantzia), Graz (Austria), Helsinki (Finlandia), Turín (Italia), Curitiba (Brasil) eta Dundee (Erresuma Batua).
Bilboren kandidatura, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua, Bilbao Bizkaia Design & Creativity Council-ek kudeatua, aurtengo urtera arte sarea osatzen duten hamaika hirien babesa, UNESCO-k Espainian duen lankidetza batzordearen babesa eta Kanpo Harremanetako Ministerioaren babesa izan du.
Bilbo nazioarteko aliantza honetan sartzeak eragin zuzena izango du Bilboko eta Bizkaiko industria kreatiboen eta haien profesionalen etorkizunean, aurrerantzean eskuragarri izango dutelako haien produktuak proiektatzeko erreminta indartsu hau, sektoreko hiri garrantzitsuenekin harremana mantendu eta konpetentzia berriak lortu. Proiektu hauek era lokal edo internazionalean garatu daitezke, gehien bat sareko beste Diseinuaren Hiriekin harremanetan jarriz. Hemendik aurrera Bilbok UNESCO-ren logotipoa erabili ahal izango du, beti ere Eskuliburu Korporatiboan agertzen diren baldintzak errespetatuz.
Bilboren kandidaturak EIDE eta lekuko sektore eragileen babesa izan du.
Hiri Kreatiboen Sarean sartzeko baimena lortzen duten hiriek, era finko eta iraunkorrean eransten dira honetara eta soilik gal dezakete egoera hau erabaki pertsonalez edota hitzartutako helburuak ez betetzeagatik. Urtero aurkeztu behar diote UNESCO-ri txosten bat non aurrera eramandako iniziatiba eta proiektuen balorazioak agertzen diren.
Iruzkinik ez