BEAZ-ek duen Bizkaia Sortzailea gunean «Diseinua Euskal Herrian. EIDEren 25. urteurrena» liburuaren aurkezpena dela eta, EIDEren Profesionalak izeneko atalean agertzen diren bazkide profesionalen lanaren aukeraketa txikia biltzen duen erakusketa prestatu da: testuak eta irudiak liburutik bertatik ateratakoak dira.
Guztira, bi aldeetatik koloretan inprimatuta dauden baina hondoan kartoiaren kolorea kontserbatzen duten kartoi block-eko 42 panelek osatzen dute. Erakusketa modularra da, muntatzeko, desmuntatzeko eta garraiatzeko erraza, ibiltaria izan dadin. Panelak elkarren artean lotuta daude, material berberarekin egindako konektoreen bitartez, angeluak osatuz, auto-eramangarriak izan daitezen.
Emaitza oso erakusketa bisuala da, argitalpenaren antzeko irudia duena, eta 25 urte hauetan Euskal Herriko diseinuak emandako lanaren ikuspegi laburra baina zehatza ematen duena.