Orain diseinugileak! erronka berrietarako profesionalak

Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko MUGAK Biurtekoaren testuinguruan Tabakalerak ekoitzi duen eta Guilermo Zuaznabar komisario izan den Orain diseinua! Euskadi eta industria erakusketaren harira, erakusketaren beraren osagarri diren jarduerak antolatzeko egokitasuna planteatzen da, diseinuaren beste ikuspuntu eta beste alderdi batzuekin aberasteko.

Kontuan hartuta erakusketak, sarri askotan beren sektorean lider diren enpresa traktoreen bidez, diseinugileetatik edo produktuetatik baino gehiago, euskal diseinutik egiten duela ibilbide historikoa, EIDEtik uste dugu aukera baliatu behar dela profesional horiei eta egiten duten lanari ikusgaitasuna emateko.

EIDEk eta Tabakalerak antolatutako Orain diseinugileak! Erronka berrietarako profesionalak jardunaldia mahai-inguru formatuarekin aurkezten da, “Diseinuaren euskal ekosistema” deitzen dugun horretan parte hartzen duten eragileen (profesionalak, enpresak, prestakuntza-zentroak, erakundeak, administrazioak…) ahotsa eta ekarpenak biltzeko.

Helburua, gaur egun oso presente dauden zenbait gairen inguruko ikuspegiak alderatzea da: alde batetik, diseinugilearen profil profesionala gure sektore ekonomikoen egungo eta etorkizuneko erronketara egokitzea, eta, bestetik, diseinuaren ikuspegitik dauden erronkak eta erantzunak.

Hauek hartuko dute parte: Ana Malagon (La personnalité), Eneko Muruzabal (Prosumerlab), Iñaki Remiro (Bellota), Leire Francés (Tecnun), Itsaso González (DBZ-MU), Amaia Martinez (Spri), eta Olaia Irulegi (DIARADESIGN) moderatzaile gisa.

Informazio gehiago eta izen emateak →

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)