Nor da Nor: Javier Vidorreta

Gaurkoan, Nor da Nor atalean…

foto-javier-vidorreta-webJavier Vidorreta, VIDORRETA DESIGNetik

 

Hitz egiguzu zure lanaren eta ibilbidearen inguruan pixka bat…

Diseinatzaile industriala eta produktuen diseinatzailea naiz, ilustrazioaren muduan sartu-irten batzuekin. Gainera euren pasioaz ogibide egiten duten pribilegiatu horietakoa sentitzen naiz. Nire ibilbidea eremu desberdinatan garatzen da, freelance bezala, estudioko diseinatzaile, produktu jakin baten ekintzaile eta gaur egun, itzezezko taldearekin batera, neure estudio propioa hasi dut. Nire lana berriz, diseinu moldagarri bezala definituko nuke, estilo, produktu edota sektore batekiko loturarik gabea, proiektu desberdinei aurre egiten.

Noiz hartu zenuen diseinatzaile izateko erabakia?

Egia esan, betidanik gustatu izan zait gauzak sortzea, eskuekin lan egitea eta, batez ere, marraztea aurretik ere DNAn neraman. Argia ikusi nuen batxilerrean, horretarako lanbide bat zegoela ikusi nuenean.

Zenbat denbora daramazu EIDE-ko bazkide izaten?

Orain urtebete eta hilabete batzuk.

Nola parte-hartzen duzu elkartean?

Egia esan nahiko nukeena baino gutxiago parte-hartzen dut. Parte hartzea gustatuko litzaidakeen ekintza interesgarri asko egiten dira baina askotan distantzia dela eta (Tuteran nago) eta libre ez egoteak azkenenan ezin parte-hartzera eramaten naute. Baina badakit bazkide batzuk lan garrantzitsuak egiten ari direla lan-taldeen bidez. Eurentzako dira nire esker onak eta espero dut horrelako batean parte-hartzea etorkizunean.

Zein pelikula edo liburu gomendatuko diezagukezu?

Liburuak asko irakurtzen ditut baina 3 mailatan sailkatzen diren liburu teknikoak eta gidaliburuak dira batez ere: alde batetik gaitasun artistikoei buruzkoak, bestetalde produktuaren diseinuari buruzkoak eta azkenik negozio ereduei eta enpresa estrategiei buruzko liburuak irakurtzea gogoko dut. Oso gutxitan irakurri ditut nobelak, baina ez niaz ausartzen bat gomendatzera, nire irizpidea oso mugatua baitago eta seguruenik gehiago irakurri banu beste batzuk gomendatuko nituzkeen.

Musika, bestalde, asko gustatzen zait eta %90-etan nirekin daroat. Egia esan denetarik entzuten dut, rocka, ska, rapa, indiea, countrya reggaea, housea, klasikoa… Hainbestetik bat aukeratzea zaila da, baina Nirvanaren ‘The Man Who Sold The World’-en bertsioak ileak tente jartzen dizkit entzuten dudan bakoitzean.

Zinea ere asko gustatzen zaidan horietakoa da, baina pelikula batekin bakarrik gelditzea ezinezkoa iruditzen zait. Zerbait esatearren, burura etortzen zaidan bat eta sekula ikusten aspertzen ez zaizen filma ‘Snatch Cerdos y Diamantes’ da baina seguruenenik hitz egiten garraituko bagenu, eta hobeto garagardo batzuekin, beste asko aterako lirateke.

Kontaiguzu parte hartzea gustatuko zitzaizukeen proiektu bat.

Produktuaren diseinua ikastea erabaki aurretik, betidanik asko gustatu izan zaidan beste diziplina bat arkitektura izan da. Esparru honetan Zaha Hadid-en proiektuak erreferentziatzat ditut. Honebestez, bere edozein lanetan parte-hartzea barruko espazioak sortzen berarekin eta bere deiseinuko taldearekin, plazer bat izango zitzatekeen, baina egilekide izateaz ere konformatuko nintzateke! :-).

Marina Goñik, azkenengo elkarrizketatuak, ondorengo galdera hau utzi zigun zuretzako:  Zein izan da zure akatsik handiena diseinatzaile modura?

Esango nuke nire izaera definitzen duena helburu zailetara heltzeko nahia dela, eta askotan larregizkoa ere bada nahi hau. Honen ondorioz nire karrera profesionalean tamaina handiko lanetan sartu naiz, presioa altua den horietakoetan. Hala ere, ez dut uste horren akats okerra denik, izan ere zure ingurutik atera egiten zaitu. Gainera  indar, nahi eta iraunkortasunaren bidez gogorrago bihurtzen laguntzen dizu eta emaitz hobeagoekin.

Esaiguzu zein bazkide gustatuko litzaizukeen apur bat gehiago ezagutzea, hurrengoko Nor da Nor-etik pasa dadin.

Honetarako aurrekoaren irizpideari jarraituz Brigette Sauvage aukeratzen dut ez dudalako ezagutzen eta seguru nago ikuspegi interesgarria erakutsiko digula.

Zein galdera gustatuko litzaizuke bazkide horri egitea?

Diseinuaren egoerak datozen urteetan nolako itxura izango duen galdetuko nioke.

Vidorreta Design-ek utzitako irudia.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)