Bizkaia Sortzailea mahai-ingurua
2012- Azaroa-22
Azaroaren 6an, “Bizkaia Sortzailea: sektore sortzaileak eta enplegua” mahai-ingurua egin zen, Prestik’12 Gazteentzako Enplegu Azokaren esparruan. Mahai-ingurua Jesús Peñak (BFAko Azpiegituretarako eta Jakintzaren Kudeaketarako zuzendariordea) moderatu zuen, eta Raúl Otaolea, Itziar Mena, Javier Barrón eta Benicio Aguerrea izan zituen partaide, Basquegame, Eiken, Bizkaiko Moda eta EIDE ordezkatuz, hurrenez hurren.
Esku-hartze bakoitzean, sektoreko elkarteen ibilbidea berrikusi zen, labur, eta, are garrantzitsuagoa dena, sormen-industrien lau sektore horien egungo egoeraren eta epe laburreko erronken erretratua egin zen, Bizkaiko Foru Aldundiak erabakitasunez lagunduta. Mahai-ingurua garatzen zen esparrua kontuan hartuta, ezin bestela izan, lehentasunezko lekua izan zuen esku-hartze guztietan sektore bakoitzeko enplegu-itxaropenak. Nahiz eta lau sektoreen errealitatea oso bestelakoa izan, kasu batzuetan azaleratzen ari direlako, beste batzuetan zerbitzu-emaileak izateagatik, argi geratu zen asko kostatzen den profil profesionalak behar direla, eta haien prestakuntza arautua ere ez dagoela argi eta garbi identifikatuta Bizkaian.
Benicio Aguerrearen esku-hartze osoa deskargatu nahi baduzu, egin klik hemen.
Iruzkinik ez