Innobasqueren astearteak

Azaroaren azken asteartean, Berrikuntzaren Euskal Agentziak – Innobasquek “Innobasqueren astearteak” jardunaldi ezagunen beste edizio bat egin zuen Bilboko Itsas Museoan. Oraingo honetako izenburua “Berrikuntza Euskadin, protagonisten eskutik” izan da. Esparru horretan, eta Estrategia Empresarial egunkariarekin elkarlanean, Euskadiko Berrikuntzaren Gida 2012 aurkeztu zen.

Aitzakia horrekin eta Gidaren beraren eskema berari jarraituz, berrikuntzarekin zerikusia duten 12 gertaera garrantzitsu erakutsi ziren, bat urteko hilabete bakoitzeko, protagonistek aurkeztuak. EIDEri abenduan egokitu zitzaion, eta Benicio Aguerrea koordinatzaileak aurkeztu zuen “Diseinua Euskadin. Elkarteak urte honen amaieran argitaratuko duen EIDE elkartearen 25. urteurrena. Aukera paregabea izan zen Euskadiko Diseinuaren inguruan hausnarketa egiteko, hain foro kualifikatu baten aurrean.

Martes_innobasque

 

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)