Basque Design Industries Milan 2016

EIDE_BDI_verde

Hile bat baino gutxiagon Milanen izango gara euskal diseinatzaile eta industria enpresa talde batekin, Basque Design Industries espazioa aurkezten. EIDE Milan 2016, 2015eko Kooperazio Programan kokatzen den eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik diru-laguntza jaso duen proiektua da. Honako hau da Benicio Aguerreak LinkedInen argitaratutako posta:

BASQUE DESIGN INDUSTRIES AT SALONE DEL MOBILE.MILANO 2016: SOLVING REAL WORLD DESIGN CHALLENGES

Milanerako atzerako kontaketa hasi da jada! Lau aste baino gutxiagon, Fuorisalonek, diseinuaren sektorerako ekitaldi garrantzitsuenak, Milan hartuko du,“Salone del Mobile.Milano” rekin diseinu industriala hirira helduko baita. Ideia berriak, talentua, diseinu tendentziak eta inspirazioa bilatzeko profesionalak biltzen diren espazioa da. Behin “altzari azoka” izan zena, diseinuak gure bizitzan nola edo hala eragina duela erakusten duen hainbat ekitaldiren sare bilakatu da. Ekitaldia hiriko zona ezberdinetatik hedatzen da eta sormenaren laberinto aratza da. Nabigatzen lagun diezadazun, hemen duzu Milan Design Weekera hurreratuko diren euskal diseinatzaileei buruzko gida arina.

Aurten guretzat berezia izatea egiten duena zera da, Euskal Diseinuaren Elkarteak (EIDE) lehen aldiz industria-enpresak eta diseinu-estudio gazteak bilduko dituela elkarlana sustatu eta gure ondarea sakonago aztertzeko asmoz, dena Basque Design Industries Milan 2016 leloarekin.

Milanera joateko asmoa baduzu, etorri eta aurki gaitzazu Distrito Tortona, Materials Village barruan, eta ikasi gure partehartzaileak solasean arituko diren funtsezko tendentziei buruz, ehun adimenduak barne, malguak izatetik zurrun gelditzera igarotzen dira eta era askotako industrietan erabil daitezke, wearablesetatik modaraino. Aplikazio berrietan I+B irudi digital bat ukitu ahal den erliebedun bilakatu (Didú), eta slow-designa altzari eta etxe barrukoetan material naturalak erabiliz.

Milanen 12 enpresa nagusi izango gara batera, ABAD Design dr.Minsky, MADEINBI eta Muka Design Lab, euskal diseinu estudio gazteak bilduz; eta Estudios Durero, Textia eta Nueva Línea industria-enpresak. Parte hartuko duten bazkideak hauek izango dira: ADN DESIGN, AGV Estudio, ITEMdesignworks, SMOTION eta TXB Design.

Basque Design Industriesek EIDEren estrategia internazional berria irudikatzen du. Gure industria erroak atera ditugu — garraiogintzan, makina erremintan, aeronautikan eta energian—, eta diseinu industrialean, grafiko berritzailean, materialetan, arkitekturan eta barruko eta altzari diseinuan esperientziadun diren kideen bitartez sustatu ditugu. Emaitza Euskal Diseinuaren oraina eta etorkizuna irudikatzen duen esperientziadun profesionalen talde kolaboratibo bat da.

Automoziotik altzarigintza eta etxetresna elektrikoetara, gure taldeak eskala handiko arazoen ebazpenean gailentzen diren aski prestaturiko 60 diseinatzaile baino gehiago ditu, ezagutza teknikoak eta bizitzako benetako arazoen irtenbideak biltzen dituztenak. Manufaktura enpresa, altzari erosle edota profesionaltasun eta konpetentzia bilatzen duen negozio pertsona bazara, gure kideetako askok sarituak izan diren ezagutzak biltzen dituzte, eta ingenieritza eskoletan eta produktu garapenean ibilbidea dute, diseinuaren bitartez enpresa, elkarte eta industriei pertsonak, hiriak eta zerbitzuak eraldatzen lagun diezaiekete.

Azkenik, Milanera joateko aurreko aste gutxi hauetan gure kolaboratzaileak notizia zein berrikuntzak partekartzera gonbidatuko ditugu gai ezberdinei buruzko zenbait sarreretan. Jarraitu, partekatu, konektatu eta haien sektoretan berritzaileak diren enpresa hauekin batzarrak hitzartzera animatzen zaitut. Jarrai iezaguzu @eidedesign eta #BasqueDesign #MilanoDesignWeek gaurkotze gehiagotarako sare sozialen bitartez.

Ni neu bertan izango naiz eta gure kideekin harremanetan jartzeko aukera emango dizut, bestelako organizazio zein diseinu kolaboratiboko ikuspuntu berdintsua duten elkarteekin harremanetan jartzeko interesa ere badut, Politecnico di Milano edota sareak eratzeko interesa duten mundu osoko edozein erakunde publikoekin esaterako. Salone del Mobile edo Milano Design Weekera joateko asmoa baduzu eta bilera bat izan nahi baduzu, konekta zaitez nirekin LinkedIn bitartez edo etor zaitez bisita egitera Distrito Tortonara. Materials Villagen izango gara, Viewbox N, Superstudio Più, apirilaren 12tik 17ra bitartean.

Zorte on Milan Design Weekerako azken prestakuntzekin eta bertan espero zaitut. Ci vediamo!

 

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)