III Diseinu Elkarteen Topaketa Nazionala

GIF-READ

Diseinu Elkarteen Topaketa Nazionalak urtero antolatuak dira READ-en eskutik, Diseinu Elkarteen Espainiar Sarea, espazio komun bat sortuz non aliantza berriak ezarri eta aurretik zeudenak indartzen diren.

Lehen edizioa 2013an izan zen eta Espainia mailan diseinu sektorearekiko ikuspegi kritiko bera partekatzen duten bai elkarte eta bai profesionalak ezagutzera emateko balio izan zuen. 2014ko edizioan elkarteetako 70 ordezkari eta aditu elkartu ginen (eremu publiko zein pribatutik) eta talde-lanak hasi genituen zenbait mahaitan diseinu eta diseinugileentzat gai adierazgarriak direnak landuz. 2ENAD horretan Espainiar estatuko 17 erkidegoetako 15 ordezkatuta egon ziren, 19 elkartetako parte-hartze aktiboarekin.

Aurreko bi edizioetan ez bezala, Central De Diseñon (Matadero, Madril) gertatu zirenak di_mad anfitrioi moduan izanik, Diseinu Elkarteen Hirugarren Topaketa Nazionalak Malaga hirian gertatuko da ekanainaren 11 eta 12 bitartean, bi espazio ezberdinetan : La Térmica eta Zona Portuaria, AAD (Andaluziako Diseinugileen Elkartea) izanik, READ-ren presidentetza daramanak pasadan martxotik, antolatzaile elkartea.

Tuit batean deskribatu behar izango bagenu, esan ahalko genuke #3ENAD irakaskuntza, enpresa eta erakundeekiko erakutsiko duen zabaltasunagatik nabarmenduko dela. Aurreko mahai kokreatiboetan emandako aurrerapausoek topaketa berri honen abiapuntua osatzen dute sei proiektu hauek lan egitea proposatzen dute Malagan:

1. Diseinu Politika Publikoen Baseak Espainian

2. Hezkuntza Erakundeen eta Diseinu Elkarte Profesionalen arteko Lehen Topaketa

3. “Diseinu Espainiarreko Memoriak” Artxibo Dokumentalaren sorrera MNAD-en (Museo Nacional De Artes Decorativas)

4. Workshop Diseinua-Empresa. Read-telefónica I+D Proiektuaren Esperientzia

5. Antolaketa Modu Berriak eta Diseinugileen Elkartea

6. From Spain With Design

Diseinuko profesionaletaz gain, READ-ren proiektu guztietan mundu akademikoko, enpresarialeko eta instituzioenaleko agente adierazgarriek pisu garrantzitsua dute, diseinu estrategia ezberdinen inguruan ezagutza eta lan fluxu sorkuntza errazteko.

Informazio gehiago eta inskripzioak: www.designread.es/3enad

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)