Global Innovation Day 2015
2015- Uztaila-22
Pasadan Ekainak 3an “euskal berrikuntzaren ospakizun handia” deritzon ekitaldian hartu zuen parte EIDE-k beste elkarte eta berrikuntza arloko euskal enpresekin batera. Innobasque-k antolaturiko ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian gauzatu zen eta bertan EIDE-ren “Txokoa” egun osoan zehar egon zen ikusgai, non industri diseinua berrikuntzaren katalizatzaile moduan proiektua aurkezten zen.
Proiektu honekin EIDE-k berrikuntza inguruneei balorea gehitu nahi die diseinu industrialetik abiatuz, inplikaturiko agente guztiekin batera lan eginez eta elkarrekin ekimen eta espazio ezberdinak abiatuz. Teknologia merkatura heltzen eramaten duen denbora tartea, ziurgabetasun eta arrisku handiagoa duten merkatuetara sartzea, produktu eta zerbitzuen artean geroz eta gehiago ematen ari den fusioa…, jardun beharreko gakoetako batzuk dira hauek.
Iruzkinik ez