Euskadiko Diseinugileen Elkartea – EIDE, Bilbon eratu zen 1986an, diseinu industrialeko eta grafikoko eta arkitekturako profesional talde heterogeneoaren eskutik eta Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen DZ Diseinu Zentroa izeneko sozietate publikoaren laguntzaz. Guillermo Capdevila diseinugile industriala izan zen elkartearen lehen presidentea 1991ra arte.
Helburuak:
- Diseinuak, enpresen berrikuntzaren eta lehiakortasunaren faktore estrategiko gisa betetzen duen tokia sustatzea eta aldarrikatzea.
- Euskal diseinua eta diseinugileak sustatzea, erakundeak jardungo duen eremu geografikoko erakundeen eta ekonomia, kultura eta gizarte alorreko agenteen aurrean.
- Euskadi nazio eta nazioarte mailako diseinuaren erreferente bilakatzen laguntzea.
- Diseinuaren jardunbide profesionala sustatzea, iraunkortasun eta gizarte erantzukizun irizpideetan oinarrituta.
- Ikasketa planak diseinatzeko orduan elkarteak bete behar duen solaskide izaera sustatzea, lanbidearen egungo eta etorkizuneko errealitatera egokitzeko.
- Bazkideen interes komunak ordezkatzea, kudeatzea eta koordinatzea, eta taldearentzat interesgarriak diren erabaki foroetan parte hartzea.
- Profesionalen arteko topaketa eta trukaketa eta nazio eta nazioarte mailan diseinua sustatzeko dauden beste elkarte edo/eta erakunde batzuekin elkarlana sustatzea, gugandik gertu daudenekin, batez ere.
- Diseinugile gazteei laguntza eskaintzea lan merkatuan sartzeko prozesuan eta bere lanaren garapenean.