EIDEren ekintzak BBDW18n

EIDE DESIGN DAY – azaroak 20, asteartea

OPEN STUDIO BILBAO GETXO jardunaldi irekia da. Oraingo honetan hiru egunez egingo da, bi Bilbon eta bat Getxon, eta Bilboko eta Getxoko estudioak irekiko dira ikasleen, profesionalen, enpresen eta, oro har, publikoaren bisita jasotzeko. Ibilbide desberdina izango du Bilboko bi egunetan, eta ibilbide bakarra Getxon. Ordutegi itxiak izango ditu, parte hartzen duten estudioen eta izena eman duten pertsonen kopuruaren arabera. — ABAD, Angélica Barco Studio, Aerredesign, Crisiscreativa, Estudio Mariña Goñi, Flow, Hopper-ink, ITEM designworks, Muka Design Lab, TXB eta Zorraquino—

Bilbon, azaroaren 19an (astelehena) eta 20an (asteartea), 10:00etatik 13:00etara / Getxon, azaroaren 21ean (asteazkena), 10:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago eta izen-emateak →

PORTFOLIO NIGHT diseinatzaile diren ikasle eta gazteei zuzendutako jarduera da (produktuaren diseinua, diseinu grafikoa, espazioen diseinua, zerbitzuen diseinua…), eta bere portfolioak baloratzea, zalantzak argitzea, lan-merkatuan sartzen laguntzea eta orientatzea du helburu. Dinamika oso sinplea da; ikasle edo diseinatzaile gazte bakoitzak hainbat mahaitan txandaka ibiltzeko aukera izango du, eta diziplina desberdinetako elkarteko profesionalak egongo dira bertan. —Jon Abad, Aitor Aretxabaleta, Peio Atxalandabaso, Angélica Barco, Asier Iturralde, Marina Goñi, Laxmi Nazabal, Diego Sanz, Brigitte Sauvage, Txabi Zabala eta, koordinatzaile gisa, Javier González eta Xavier Iñarra. Aurten ere Vidrala MasterGlass Design Contest– en laguntza izango dugu. Aldez aurretik, 15:30ean, 3. edizioko sariak emango ditu.

Zabalguneko “Ensanche” eraikina (ezkerreko 1. solairua), azaroaren 20an, asteartea, 17:30etik 19:30era.

Informazio gehiago eta izen-emateak →

20:30etik aurrera, EIDE DESIGN DAY ekitaldiaren itxiera egingo dugu, musikarekin eta koktel batekin, Zabalgune eraikinean bertan, EIDEko bazkide guztientzat eta gure lagun guztientzat. Zure zain gaude!!

Industries & Design 2018 – azaroak 15, osteguna

Hyperdesign kontzeptuarekin eta «Berrikuntzarako lurralde berriak» izenburuarekin bat etorriz, Industries & Design jardunaldiaren edizio honetan, enpresen berrikuntzari eta sormenari laguntzen dioten mugako lurrak, diziplinak eta tresnak aztertzen dira, Espainiako eta nazioarteko kasu praktikoen bidez. Roberto Gómez de la Iglesiak gidatu eta moderatuko du, eta bertan izango dira Ariane Berthoin, Sandra Boer, Jon Astorquiza eta Oscar García.

Bilboko Arte Ederren Museoa (auditorioa), azaroaren 15ean, osteguna, 10:00etatik 13:30era.

Informazio gehiago eta izen-emateak →

BEGIHANDI #14 – azaroak 21, asteazkena

BEGIHANDI EIDE Design Club doako topaketa irekia da, eta sormen-eremu desberdinetako hiru profesionalek beren sormena, inspirazio-iturriak eta, batez ere, grina ulertzeko modua partekatuko dute gurekin. Diseinuaren inguruko estimuluz betetako astebete biribiltzeko modu perfektua. Gaurko parte-hartzaileak: Begoña Viñuela (Caligrafía Bilbao), Ricardo Antón (Colaborabora) eta Maarten Volckaert (Cuchillo). Grafit Rock Café (Urrutia kalea, 1), azaroaren 21ean, asteazkena, 19:00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago eta izen-emateak →

Giza Eskubideei begira erakusketa – azaroaren 15etik 22ra

UPV/EHUko LETRAZ Taldearen erakusketa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritzarekin batera eta EIDErekin lankidetzan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrenarekin bat egiten duena. Hogeita hamar diseinatzaile «begiradaz» osatutako proiektu kolektibo batean bildu dira, 30 giza eskubideei buruzko karteletan adierazita.
Zabalguneko Ensanche Eraikina (Erakusketa-gela), azaroaren 15etik 22ra, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara

Gainera “Hyperdesign. Ensanchar los límites del diseño” eta  “Diálogos entre el arte y el diseño” hizketaldien komisario izan gara, eta “Diálogos en torno al Talento con el Sector de la Industria Creativa” mahai-ingurua moderatuko dugu.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)