EIDEBilbao Bizkaia D Week 2016-ean

EIDE DESIGN DAY 2016-FINAL

Bilbao BIZKAIA D Week-en bigarren edizioaren ondorioz EIDEk zenbait  ekintza prestatu ditu: diseinuaren kultura garatzeko, gure harreman internazionaletan sakontzeko, diseinu-graduen ikasleei eta diseinatzaile berriei lan merkatuan sartzeko laguntza emateko, diseinua lehiakortasun eta  berrikuntza tresna bezala sustatzeko…

Jarraian programaren laburpena:

 

Txileko Diseinu Berriaren Identitatea

“Nuevos Creativos Chilenos, volumen 1” liburuaren aurkezpena, Juan Pablo Fuentes diseinatzaile txiletarraren kontura. Honek txileko diseinu berriaren identitateari buruzko hitzaldi bat emango du. Zabalgune Eraikina, Azaroaren 17an, ostegunean, 19:00etan.

Izen-emateak →

 

EIDE Design Day

Open Studio Bilbao, azaroaren 24an goizean zehar ospatuko den ate irekien jardunaldia da. Bilboko diseinu-estudioak zabalik egongo dira, ikasleak, profesionalak, enpresak eta interesatuta dauden guztiak ikus ditzaten. Ibilbide eta programa itxia izango du, izena eman duten pertsonen eta parte hartuko duten estudioen kopurua kontuan hartuz zehaztua. Bilbo, azaroak 24, 9:00etatik 15:00etara.

Izen-emateak →

 

Design Disruptors InVisionek sortutako dokumental bat da, non diseinuaren botere eraldatzailea erakusten den hainbat enpresa ezagunen profesionalen eskutik, hala nola, Facebook, Twitter, Airbnb, Netflix, Dropbox, Pinterest edota Spotify-eko profesionalen eskutik. Munduko lider hauek diseinuaren eta erabiltzailearen esperientziaren garrantzia erakusten dute gizartean jotzeko orduan, eta negozioak egitearen aldaketei buruz.

Zabalgune eraikina, azaroaren 24ean, osteguna, 19:00etatik 18:00etara.

Izen-emateak →

 

Portfolio Night ikasle diseinugile eta gazteei zuzendutako jarduera da, (produktu-diseinua, diseinu grafikoa, espazio-diseinua…) eta gazteen portfolioak balioestea du helburu, zalantzak ebatziz, haiek orientatuz eta lan-merkatuan sartzen laguntzeaz. Dinamika oso erraza da, ikasle edo diseinugile gazte bakoitzak profesionalen “mahai” desberdinetatik txandaka ibiltzeko aukera izango dute. Vidrala Masterglass Design Contest lehiaketaren bigarren edizioaren aurkezpenarekin osatuko da, hitzaldi txikiekin, dokumentalen proiekzioekin, etab.

Zabalgune eraikina, azaroaren 24ean, osteguna, 19:00etatik 18:00etara.

Izen-emateak →

 

Industries & Design 2016

EIDEk eta BiDCek antolatuta, jardunaldi honetan diseinua, lehiakortasun-erreminta gisa, enpresen eta hazkundeko berrikuntza-estrategietan sartzen lagundu nahi da. Nazioarteko bi pertsona famatuen hitzaldien laguntzaz – Roberto Verganti eta John Thackara–, publikoari hurbilduko dira gaurkotasun handia duten bi kontzeptu: “design driven innovation” eta inbertsio iraunkorra diseinuan. Euren sektoreetan erreferenteak diren enpresa bizkaitarrek, S.Coop Maierren kasua bezala, enpresetan diseinua gehitzeari buruzko esperientzia konkretuak hurbilduko dizkigute.

Amaitzeko, moderatzaileak mahai-inguruaren hasieran eta ondorengo eztabaidan bertan egingo duen esku-hartze labur baten bidez, Euskadi 2020 ZTBPren espezializazio adimenduneko estrategietako batera (fabrikazio aurreratua eta industria 4.0) hurbiltzen saiatuko dira diseinua, berrikuntzarako palanka gisa.

Azkuna Zentroa, azaroaren 28, astelehena, 16:00-tik 19:00ra.

Izen-emateak →

 

D Zone

D Zone Azkuna Zentroaren Kultur-Atarian Bizkaiako lau sektore sortzaileetako kolaborazioaren fruituaren espazio aldakorra da: Diseinua/EIDE, Interiorismoa/CODDB, Eskulangintza/ARBASO eta Moda/Bizkaiko Moda Bizkaia.

Bost agertoki tematiko egongo dira —Etxea, Lana, Urbanoa, Etxetresna Elektrikoak eta Kirol-Osasuna,– lau sektoreen lanak elkarrekin izango diren tokian. Astean zehar erlazionatutako jarduera desberdinak ere diziplina hauekin garatuko dira: lantegiak, hitzaldiak, desfileak, etab.

Azkuna Zentroa, Azaroaren 23tik 30era.

Izen-emateak →

 

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)