EIDE DESIGN DAY 2020

EIDE DESIGN DAY 2020 | azaroak 24, asteartea

_OPEN STUDIO BILBAO GETXO hiru egun irauten duen ate irikien jarduera da, eta Bilbo eta Getxoko diseinu-estudioak ikasleei, profesionalei eta enpresei, edo publikora orokorrean, irikitzea du helburu gisa. Egunero ibilbide ezberdin bat du– bi egunez Bilbon eta bestea Getxon-, ordutegi itxia eta zehatza jarraituz, estudio eta parte-hartzaileen kantitatearen arabera. Ekintzaren formatu eta programa COVID-19aren osasun-krisiaren egoerara moldatuko denez, gure Instagram kanalaren bidez egingo ditugu bixitak zuzenean, beraz, ez da beharrezkoa izango izen-ematea bixitak jarraitzeko. Oraingo honetan publikora irekita egongo diren estudioak eta jarraituko ditugun ordutegiak hurrengoak dira:

Astelehena 23 | GETXO — Estudio Marina Goñi (10:00h), Freskue (10:45h) eta Abad (11:45h)

Asteartea 24 | BILBO — Bilbao Design Hub (10:00h), DendAZ. This is Basque Design (10:45h) eta Zorraquino (11:30h)

Asteazkena 25 | BILBO — Hopper-ink (10:45h), Crisiscreativa (11:30h) eta Sirope (12:30h)

_PORTFOLIO NIGHT diseinatzaile gazte edota ikasleei zuzenduta dagoen ekintza bat da– produktu/industria-diseinua, diseinu-grafiko/digitala, espazioen diseinua, zerbitzuen-diseinua eta diseinu-estrategikoa…–, eta helburu gisa euren porfolioak ebaluatzea, dudak ebaztea, orientatzea eta lan-merkatura sartzen laguntzea da. Jardueraren formatua erabat birtuala izango da, COVID-19aren egungo egoerara egokituz. ZOOM tresna erabiliko dugu, profesional bakoitzeko gela birtual bat sortzen uzten diguna, baita eduki ezberdinak izango dituen itxarote-gela komun bat ere.

Dinamika oso erraza izango du: izena eman duen parte-hartzaile bakoitzak elkarteko eta diziplina ezberdinetako profesionalekin banaka konektatzeko aukera izango du —JON ABAD, JOTA ARETXABALETA, SILVIA CEÑAL, ANGÉLICA BARCO, ANE EGUIGUREN, MARINA GOÑI, CRISTINA HERNÁNDEZ, NORA INORIZA, ALES LANDETA, BRIGITTE SAUVAGE, TXABI ZABALA eta MIGUEL ZORRAQUINO—, 10-15 minutuko tartez.

Azaroak 24, asteartea, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emateak →

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)