BEGIHANDI Udazkena 2020 V. Urteurrena

BEGIHANDI Udazkena 2020“BEGIHANDI Udazkena 2020”-ren lehen edizioa iritsi da jada, EIDEk, Euskadi eta Nafarroako diseinatzaileak biltzen dituen elkarteak, antolatutako dohaineko topaketa ireki eta ibiltaria.

Oraingo honetan edizio berezi bat antolatu dugu bi arrazoiengatik: bata, udaberrian izan ditugun hiru saio birtualen ondoren, formatu presentzialera itzuliko garelako, streaming bidez jarrai ahal izango dena, eta bigarrena, BEGIHANDIk 5 urte betetzen dituelako!

Bosgarren urteurren hau ospatzeko, formatuari berritasun batzuk ipini dizkiogu, bai eta sorpresa batzuk ere, baina atal batzuk mantenduko ditugu ere. Bai gure YouTube kanalaren bitartez jarraitzen gaituen ikusleekin, eta bai presentzialki egongo direnekin, diseinu eta sormenaren munduan mugitzen diren hiru profesionalek euren esperientziak eta sormen iturriak partekatuko dizkigute. Beti bezala, aho bete hortz utziko gaituzten idea berriak ikusteko eta lurraldeko komunitate sortzailearekin konektatzeko aukera paregabea izango da.

2016ean sortu zen ekimen hau Donostian, 2deo entzunaretoan (Tabakaleran dagoen ikus-entzunezko edukia sortzen duen laborategia), eta edizio berezi hau hiri berean ospatuko da, hurrengo urriak 29an, osteguna, 19:00etatik 20:00etara, eta zuzenean jarraitu ahal izango da gure YouTube kanalaren bitartez. Hurrengo profesionalen parte-hartzea izango dugu:

COVID-19ak behartzen gaituen segurtasun-neurriak bermatzeko, jarduera presentzialak 50 pertsonako edukiera edukiko du, eta beraz, nahitaezkoa da bertaratzea berrestea eta sarrerarekin gerturatzea. Arrazoi honengatik ere, azkenean etorri ahal ezin duenak eskaria baliogabetzea eskertuko genuke, beste pertsona batek bere sarrera hartu ahal izateko.

Edizio berezi honetan parte hartzeko animatzen zaituztegu, Tabakaleran gure aurkezleak ikusi eta entzunez, edota zuen mugikor, tablet edo ordenagailuen bitartez. Kultur-gune honi espazioa uzteagatik eskerrak eman nahi dizkiegu. Eta beti bezala, garagardo bat, edo nahi dugun hura hartuko dugu, gauden lekuan gaudela. “BEGIHANDI Udazkena 2020n itxarongo zaituztegu!

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)