EIDE BATZAR NAGUSIA + TOPAKETA IREKIA
2025- Otsaila-28
Datorren martxoaren 14an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, EIDEren bazkide den erakundeak, gure Ohiko Batzar Nagusia eta ondorengo Topaketa irekia hartuko ditu. Topaketa horretan, diseinuan eta jasangarritasunean interesa duten enpresak, profesionalak eta ikasleak bildu nahi ditugu.
Jardunaldi berezia izango da, non, bazkideekin 2024ko balantzea eta 2025erako planak partekatu ondoren, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango ditugu sektore sortzaileen zirkulartasunari, jasangarritasunari eta hondakinaren balio-handitzeari buruz eztabaidatzeko. Hauek hartuko dute parte:
- Angélica Barco – EIDE
- Ganix Lasa – MU y Diseinu Berrikuntza Zentroa (DBZ)
- Edu Uribesalgo – TERNUA
- Lander Balza – EIDE
- Jon Abad – Equipo EIDE/WLB
- Leire García – Equipo EIDE/WLB
- Carlos San José – Equipo EIDE/WLB
- Brigitte Sauvage – Equipo EIDE/WLB
Informazio gehiago eta Topaketan izena emateko esteka honetan.
Adi: EIDEko bazkideek izena emateko, posta elektronikoz bidali genizuen esteka erabili behar da. Aurkitzen ez baduzu, berriro eska dezakezu proyectos@eidedesign.eus helbidera idatzita.
Iruzkinik ez