Diseinu eta 4.0 Industria Gipuzkoan

«Diseinu eta 4.0 Industria Gipuzkoan» EIDEk 2018ko irailetik 2019ko irailera bitartean garatutako proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuaren laguntzarekin. Lan-taldea hauek osatu dute: Benicio Aguerrea (EIDE), Olaia Irulegi eta Nora Inoriza (DIARADESIGN), Iñigo Echeverria (DINAMO), Xabier Llordés (BLUE DESIGN) eta José Ignacio Aranes (DOKU), eta Oihana Naektez.

Proiektuaren helburua ezagutza sortzea izan da, Lurraldea industria 4.0ko erreferentziazko ekonomia gisa kokatzen laguntzeko, Diseinua Gipuzkoako enpresen jardueran balio estrategiko eta operatibo bezala sartuz eta Euskal Autonomia Erkidego osora zabalduz.

Alde horretatik, 4.0 Industriari buruzko diagnostikoa egin da, eta, hedaduraz, Gipuzkoako enpresa berritzaileena, ekintza-programa bat oinarri dezaketen premisak proposatu dira, ardatz estrategikoan (Diseinua / Industria 4.0) esku hartzeko gai diren lantaldeak eratu dira, eta diskurtso artikulatua sortu da, 4.0 Industriaren potentzialaz eta Diseinuaren ekintza integralaz sentsibilizatzeko/kontzientziatzeko tresna gisa.

Hauek izan dira mugarri nagusiak:

  1. Gogoeta- eta kontraste-saioa. Parte-hartzaileak: SORALUCE (Javier Torrella), INNGUMA TECHNOLOGIES (Eneko Arza), LA PERSONNALITÉ (Goio Telletxea), IK4-LORTEK (Xabier Sabalza), ADEGI (Patxi Sasigain), MONDRAGON UNIBERTSITATEA (Ester Val) eta TECNUN (Noemí Pérez).
  2. Eremu-lana, non hurrengo erakundeen agenteekin elkarrizketak gauzatu ziren: SPRI (Susana Larrea), TKNIKA (Jon Labaka), CÁTEDRA DEUSTO EN INDUSTRIA DIGITAL (Pablo García Bringas), AFM (Patricia Tamés), VICOMTECH (Iñigo Barandiaran), ANGULAS AGUINAGA (Alain Cenarruzabeitia eta Iker Pinillos), ORONA (José Miguel Lazkanotegi eta Lars Gustavsson), SALTO SYSTEMS (Josetxo Amonarriz, Carlos Ferreira, Iñaki Garmendia eta Jorge Verastegui), TERNUA (Eduardo Uribesalgo) eta UROLA (Gurutz Galfarsoro).
  3. «Diseinu eta 4.0 Industria Gipuzkoan» lantegia. Hauek izan ziren parte-hartzaileak: OARSOALDEAKO GARAPEN AGENTZIA (Joseba Finó), TKNIKA (Juan Carlos Molinero), ANGULAS AGUINAGA (Iker Pinillos), SALTO SYSTEMS (Jon Mendizabal), MDI DISEÑO INTEGRAL (Martín Linacisoro), ANDIANO ASESORÍA DIGITAL (Javier Andiano), LA PERSONNALITÉ (Ana Malagon), SALVA (Jon Malagon) eta ZB GROUP (César Balbín).

Hasieran jarritako helburuen eta lortutako gogobetetze-mailaren arabera, proiektuaren balorazioa positiboa da. Hautemate hori, halaber, egindako lan-hipotesiak berrestean oinarritzen da, lortutako ezagutzaren eta proiektuan zehar landutako edukien arabera, betiere enpresen, Diseinuko profesionalen eta tartean diren eragileen zerbitzurako eraginkorra izan nahi duen dimentsioarekin. Gainera, balorazio positiboa egiteko, garapen ildoak eta esku hartzeko aukerak hartu dira kontuan. Alde horretatik, dauden aukera irekiak etorkizun handikoak dira. Jakina, bultzatu eta artikulatu egin behar dira printzipio horiekin, hala nola interkomunikazioa, enpatia, gogoeta partekatua eta lankidetza. Oinarri hauek emankorrak direla frogatu da. Lehenik, beharren identifikazioari dagokionez: enpresa txiki eta ertainen beharrak, batez ere; erakunde publikoenak eta erakunde kudeatzaileenak; prestakuntza-zentroenak, eta Gipuzkoako Diseinuaren profesionalenak.

Laburpen-txostenean proiektuaren alderdi esanguratsuenak aipatzen eta trinkotzen dira, hala nola hasierako hipotesiak eta egiaztapenak, 4.0 Industriari eta Diseinuaren ekarpenari buruzko ondorioak eta egindako proiektutik abiatutako lan-ildoak.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)