BITXIAK #3

BITXIAK EIDEk antolatu duen ekintza berri bat da, Bilboko Udaletxearen eta Bilbao 700 fundazioaren eskutik, “Plan Bilbao Aurrera” egitasmoaren zati gisa. Jarduera hau elkarrizketa batzuetan oinarritzen da, non ekintza bakoitzean pare bat profesionalek euren artean hitz egingo duten. Pertsona hauek belaunaldi eta diziplina ezberdinetakoak izango dira, eta hala, gure iragan, orainaldi eta etorkizunaren artean espazio komun eta dibergente bat sortuko da, modu honetan artea, animazioa, ilustrazioa edota diseinu grafikoa bezelako diziplina sortzaileetan zubi bat eraikiz.

Hiru elkarrizketetan azkena animazioa eta bideo-jokoen inguruan izango da. Kike Infamek moderatuko du eta Carlos Varelak eta Iván Miñambresek hartuko dute parte. Lehena 90eko hamarkadan Merlín produktoraren sortzaileetako bat da, egun DigiPenekin lotuta dagoena, eta azkenak Uniko produktora fundatu zuen, azken hamarkadan nazio-mailako eta nazioarteko sari mordoa jaso dituena. Bilboko “Ensanche” eraikineko Atrioan izango da, abenduak 16ean, asteazkenean, 19:00etatik 19:30etara. 

  • 19:00 Carlos Varelaren («Kalabaza Tripontzia» filma, 1985ekoa), Unikoren eta Leire Acha eta Beñat Etxabururen (DigiPen-eko ikasleen) film laburren proiekzioa.
  • 19:30 Egileekin elkarrizketa.

COVID-19aren osasun-krisiak eragindako murrizketak direla eta, lekuaren edukiera mugatua da, eta elkarrizketara etorri ahal izateko aurrez aurretik izen-ematea beharrezkoa da.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)