BITXIAK #2

BITXIAK EIDEk antolatzen duen ekintza berri bat da, eta Bilboko Udalak eta Bilbao 700 Fundazioak babesten dute, «Bilbao Aurrera 2020 Plana»ren bidez. Belaunaldi eta diziplina desberdineko bi profesionalen arteko elkarrizketak dira, gure iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko espazio komunak eta dibergenteak bilatuz, diseinu grafikotik hain hurbil dauden sorkuntza-diziplinen arteko zubia izan nahi dutenak, hala nola ilustrazioa, artea edo animazioa.

Urtearen amaierara arte antolatu ditugun hiru hitzaldietatik bigarrena Bilbao Bizkaia Design Week 2020 (BBDW20) programaren zati bat da, eta La Taller eta Erredakzioaren jardueran jarriko du arreta. Elkarren ondoan dauden bi gune dira, hausnarketa, prestakuntza eta birziklatzera zuzenduak, teknologia zaharkituak dituztenak, grabatu klasikoa eta inprenta ardatz komun dituztela. Josune Muñoz (Skolastika) izango da moderatzailea, eta Maite Martínez de Arenaza (La Taller) eta Tania Arriaga (Erredakzioa) izango ditu lagun, hizlari gisa. Bi tailerrek nola funtzionatzen duten, zer trebakuntza-mota ematen duten, zertarako… Azalduko dute, jarduera euskaraz izanik.

La Taller Galerian eta Grabaketa Tailerrean (Iciar Maestro kalea, z/g, Bilbo) egingo da, azaroaren 20an, ostirala, 19:30etik 20:30era. COVID-19K eragindako osasun-krisiaren ondorioz, 12 lagun sartuko dira gehienez, eta izena eman ondoren soilik sartu ahal izango dira hitzaldira.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)