BITXIAK #1

 

BITXIAK EIDEk antolatu duen ekintza berri bat da, Bilboko Udaletxearen eta Bilbao 700 fundazioaren eskutik, “Plan Bilbao Aurrera” egitasmoaren zati gisa. Jarduera hau elkarrizketa batzuetan oinarritzen da, non ekintza bakoitzean pare bat profesionalek euren artean hitz egingo duten. Pertsona hauek belaunaldi eta diziplina ezberdinetakoak izango dira, eta hala, gure iragan, orainaldi eta etorkizunaren artean espazio komun eta dibergente bat sortuko da, modu honetan artea, animazioa, ilustrazioa edota diseinu grafikoa bezelako diziplina sortzaileetan zubi bat eraikiz.

Garai ezberdinetako protagonistek “aurrez aurre” egongo dira, bakoitzaren historiarekin hasiz, elkarrizketa pertsonalizatu baten modura, eta ostean, bakoitzaren aktibitatea eta egunerokotasuna garatzen den ingurura pasako gara. Eztabaida antzeko bat sortzea du helburu bigarren atal honek, espazio komunak, bai eta euren artean eta denboran zehar garatu dituzten diferentziak ere aurkitzearren. BITXIAK belaunaldi ezberdinetako autoreen topaketa bat da, emaitza berriak bilatzen dituena, erdibideko aitzindarien ezagutzari uko egin gabe. Norabide bakarreko eta publiko espezializatu bati zuzendutako dialogoak saihestuz, elkarrizketa hauen planteamendua guztiz kontrakoa da, protagonisten eta publikoaren arteko erlazioa bultzatzen baitu, azken hauen parte-hartze aktiboa bultzatuz.

BITXIAK Kike Infamek koordinatuko du —diseinatzailea, ilustratzailea, hedatzailea…—, eta elkarrizketak berak eta Josune Muñozek  moderatutakoak izango dira —euskal fililogo eta kultura inbestigatzailea—, eta hiru elkarrizketetako protagonistak Bittor Allende, Higinia Garay, Maite Martínez de Arenaza, Tania Arriaga, Carlos Varela eta Iván Miñambres izango dira.

Urte amaiera arte antolatu ditugun hiru elkarrizketen lehenengoa kartelen inguruan izango da. Kike Infamek moderatua, Bittor Allendek (Paradox) eta Higinia Garayek (Higi Vandis) hartuko dute parte. Lehenengo honek kolorea eman zion 80ko hamarkadari bere kartelekin, eta azkenak gure gizartearekiko konpromezua erakusten du bere lanean. Bilboko “Ensanche” eraikineko Atrioan izango da, urriak 8n, ostegunean, 19:30etatik 20:30etara. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak behartzen gaituen murrizketak direla eta, lekuaren edukiera mugatua da, eta elkarrizketara etorri ahal izateko aurrez aurretik izen-ematea beharrezkoa da.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)