Bi Design Map
2015- Uztaila-14
Bi Design Map proiektua Euskadiko Diseinugileen Elkartearen (EIDE) ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen duena Garapen Ekonomikoko Sailak antolatzen duen Bizkaia Sortzailea 2015 Programaren bidez.
Proiektu honen helburua web plataforma bat garatzea da non Bizkaian dagoen diseinu eskaintza guztia —industrial, grafiko, barne diseinua, zerbitzuak…— batuko diren, inguruko beste sektore kreatibo batzuetan egiten ari den antzera.
Plataforma hau eskarira dago bideraturik, hau da, nazio zein nazioarteko bezero potentzialei Bizkaiko diseinu sektoreko baliabideak era erraz eta eroso batean eskuragarri jartzera, informazio zehatzagoa jasoz enpresa bakoitzaren eta hauek osatzen dituzten profesionalen inguruan, eta honek erabaki bat hartzen lagun diezaien. Sektoreari berari ere dago zuzenduta, lurraldean eragile dabiltzan enpresa eta profesionalen inguruan informazioa eskuragarri izanik, hauen arteko sinergiak eta kolaborazioak sortzeko edota soilik haiekin batera lanean ari diren hornitzaileak ezagutzeko.
Azkenik, BBDM plataformak Bilbo Bizkaia Diseinuarekin identifikatzeko jarraitzen ari den estrategian lagundu nahi du, Bilbo UNESCO diseinu hiria, eta Euskal Diseinuaren erreferentzia bilakatzea.
Iruzkinik ez