BEGIHANDI Udazkena 2021 – BBDW21

 

Bilbao Bizkaia Design Week 2021 (BBDW21) dela eta, pozten gaitu BEGIHANDIren edizio berri bat iragartzeak, EIDE Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaileak biltzen dituen elkarteak antolatzen duen topaketa ibiltari, ireki eta doakoa.

Donostiako aurtengo lehen edizioaren ondoren, ezagutzen duzuen ekitaldi honen aurrez aurreko formatuarekin jarraituko dugu: diseinuaren eta sormenaren munduko profesionalak eta enpresak, bertaratutako publikoarekin haien lan-prozesuak eta inspirazio-iturri diren erreferentziak partekatuz. Aukera ona, beti bezala, ideia berriekin harritzeko eta lurraldeko komunitate sortzailea ezagutzeko eta harekin konektatzeko.

Bilboko edizio hau Bira Kultur Elkartean izango da (Ronda kalea, 2), hurrengo azaroak 24an, asteazkenean, 19:00 etatik 21:00etara. Hauek izango dira parte-hartzaileak:

Une horretan baimendutako edukiera izango du ekitaldiak, COVID-19ak eragindako segurtasun sanitarioko neurriak betez, eta, beraz, nahitaezkoa izango da bertaratzea baieztatzea eta sarrerarekin joatea. Arrazoi beragatik, eskertuko genizuke azkenean bertaratu ezin duenak eskaera baliogabetzea, bere ordez beste pertsona bat etorri ahal izateko.

2020an bezala, irudi grafikoa SIROPE, gure bazkideak diseinatu du.


BEGIHANDIren edizio berri honetan parte hartzera gonbidatuta zaudete. Zuen zain gaude!

#BBDW21

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)