Begihandi Udazkena 2019

Urriaren 17tik azaroaren 20ra bitartean, lau hiriburuetan, diziplina desberdinetako profesionalek modu atseginean partekatuko dituzte beren esperientziak eta inspirazio-iturriak. Begihandi EIDEk antolatutako topaketa ireki eta doakoa da, eta diseinu eta sormenaren maitale eta profesionalek eduki harrigarriak eta iradokitzaileak aurki ditzakete. Beti bezala, espazio informaletan egiten da, ahal dela tabernetan eta kultur agenda propioa duten lokaletan, eta horietan esperientziak partekatzen dira garagardo onaz gozatzen den bitartean.

Udazkeneko edizioan ibilbide eta espezialitate desberdinak dituzten dozena bat pertsona espero ditugu: produktuaren diseinua, diseinu grafikoa, ilustrazioa, artea, etab. Atsegin handiz entzungo zaituzte eta lau hiritako giroa aprobetxatuko dugu: VITORIA-GASTEIZ (Ainara Tavárez, Frinée Moreno eta Dorleta Mtz. de Aramaiona), DONOSTIA (Joseba Larratxe, Ainara Azpiazu “Axpi” eta Imanol Abad), IRUÑA (Mikel Muruzabal, Irati Fernández eta Mamen Zudaire) eta BILBAO (José Angel Peña eta Leire Apellaniz, Rosalía Fernández eta Elena Murillo, eta Estela de Miguel, Markel González eta Uxue López).

Diseinu grafikoaren arduradunak HOPPER INK bazkideak dira, eta KUNSTHALen, EIDEren bazkide babeslearen, babesa dugu.

Udazken honetako programak Begihandiren udaberriko ediziora hurbildu zinetenon onespen berdina izatea espero dugu. Zuen zain gaude!

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)