BEGIHANDI Udaberria 2020 Online 1

Iritsi da jada BEGIHANDI Udaberria 2020ren lehenengo edizioa, EIDEk, Euskadi eta Nafarroako diseinatzaileak biltzen dituen elkarteak, antolatutako dohaineko topaketa ireki eta ibiltaria.

Eta, oraingoan, zuzenean emango dugu sarean!! Datorren astelehenean, apirilak 27, 19:00etan, izango gaituzue zuen zain Instagram eta Facebookeko EIDE profiletan.

Bai ingurunea eta bai formatua aldatu ditugu; izan ere, oraingoan, aurrez aurre gozatuko dugu Begihandiko irudi grafikoaren ardura duten bi estudioen artean, 2018-2019an eta 2020an, hurrenez hurren:

Eroaldi berri honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure bi hizlariak ikusi eta entzunez, eta galderak eginez, zuen mugikorretatik, tabletetatik eta ordenagailuetatik. Eta beti bezala, etxekoneko bat hartuko dugu (edo nahi duzuna), baina oraingoan etxetik. Zuen zain gaude!

PD: Bertaratzea berretsi eta streaming-a zuzenean ikusteko estekak bidaliko dizkizuegu ekitaldiaren egunean bertan.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)