BEGIHANDI Udaberria 2020 Online 2

Iritsi da jada Begihandi Udaberria 2020ren bigarren edizioa, EIDEk, Euskadi eta Nafarroako diseinatzaileak biltzen dituen elkarteak, antolatutako dohaineko topaketa ireki eta ibiltaria.

Oraingo honetan “Diseinu eta Osasun-larrialdietarako Begihandi berezia” antolatu dugu. Bertan, zuzenean ezagutuko ditugu gaur egungo osasun larrialdiari erantzuna eman dioten bi ekimen: Tellamo eta RNC19.

Maiatzaren 26an (asteartea), 19:00etan, izango zarete gonbidatuta guztiok, EIDEren YouTubeko kanalean. Hauek izango gara:

Alex Filiatreau – Apitropik (zerbitzuen diseinua)
Javier Vidorreta – Vidorreta Design (Produktuaren diseinua)
Edizio berezi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure bi hizlariak ikusten eta entzuten, eta zuen mugikorretatik, tabletetatik eta ordenagailuetatik galderak egiten. Eta beti bezala, etxekoneko bat hartuko dugu (edo nahi duzuna), baina oraingoan etxean. Zuen zain gaude!

PD: Bertaratzea berretsi eta streaming-a zuzenean ikusteko estekak bidaliko dizkizuegu ekitaldiaren egunean bertan.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)