Begihandi Udaberria 2019

Laugarren urtez jarraian, Begihandi iritsi da, diseinuari eta sormenari buruzko topaketa ibiltaria, EIDEren eskutik. Apirilaren 25etik ekainaren 27ra bitartean, lau hiriburuetan, hainbat diziplinatako profesionalek beren esperientziak eta inspirazio-iturriak partekatuko dituzte publikoarekin modu atseginean.

Begihandi topaketa irekia eta doakoa da, eta diseinuaz eta sormenaz arduratzen diren profesionalek eta zaleek egungo eduki inspiratzaileak aurkitzen dituzte. Izaera informaleko espazioetan egiten da, ahal dela tabernetan eta kultur agenda propioa duten lokaletan, eta esperientziak trukatzen dira garagardo onaz gozatzen den bitartean.

Aurtengo udaberriko edizioan dozena bat pertsonak ibilbide eta espezialitate desberdinak dituzte: diseinu industriala, diseinu grafikoa, ilustrazioa, kazetaritza, artea edo bitxigintza. Atsegin handiz entzungo dugu eta giroa aprobetxatuko dugu lau hirietan: DONOSTIA (Allan Daastrup, Tomás Hernández Mendizabal eta Idoia Lizeaga), GASTEIZ (Mintxo Cemillán, Asier Ugarte eta Carlos Ortiz de Zarate), IRUÑA (Gorka Ibargoyen, Marta Bariáin eta Liébana Goñi) eta BILBO (Jonathan García Lana, Ángela Alonso eta Elena Perea, eta Elizabeth Casillas).

Diseinu grafikoaren arduradunak gure bazkide HOPPER INK dira. Begihandiko aurreko edizioetan bezala, udaberri hontako programa zuen gustukoa izango dela espero dugu. Zuen zain gaude!

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)