BEGIHANDI EIDE Design Club #9 Iruñea
2018- Martxoa-5
Begihandiren edizio berria badator. EIDE-k, Euskadiko eta Nafarroako Diseinugileen Elkarteak, antolatzen duen doako topaketa irekia da. Diseinu eta sormenaren esparruko profesionalak elkartzen dituen topaketan datza, non bertaratutako publikoari haien lan-prozesua eta inspirazio-iturriak nondik datozen azaltzen dizkieten. Ideia berriekin harrituta geratzeko eta bertakoekin elkartzeko aukera paregabea da hau.
Begihandiren bederatzigarren edizioa Iruñean ospatuko da, sortu berria duten coworking gunean: La Tierra Colabora. Datorren ostegunean, martxoak 15, 19:00etatik 21:00etara ondorengo erakusketak gozatzea gomendatzen dizuegu:
- César Oroz (Irudien bidezko humorea)
- Alicia Otaegui (Arte Plastiko eta Interiorismoa)
- Germán Úcar – Bronce Studio (Diseinu grafikoa eta Branding-a)
Lau hiriburu nagusitan ospatzen diren jardunaldi hauek hedatzeko asmoz, aurten Postwall-en laguntzaz baliatuko gara, mugikorrentzako eskuragarria den posterren agenda kulturala. Ohikoa den bezala, aurkezpenen ostean hizketan geratzera edota arratsalde atsegin bat igarotzera gonbidatzen zaituztegu. Anima zaitezte eta asistentzia konfirmatu.
Iruzkinik ez