BEGIHANDI EIDE Design Club #14 Bilbao

Hemen da jada Bilbao Bizkaia D Week (BBDW18) eta honekin batera Begihandi-ren edizio berri bat Bilbon!

Oraindik ez al dakizu zer den? Begihandi EIDEk, Euskadi eta Nafarroako diseinatzaileak biltzen dituen elkarteak, antolatu duen doako topaketa irekia da. Topaketa honetan, diseinuaren eta sormenaren munduko tokiko profesionalek beren lan-prozesua eta hauei inspiratzen dizkien erreferentziak partekatuko dituzte ikusleekin. Aukera ezinhobea da ideia berriekin harritzeko eta diseinua eta sormena maite duten pertsonekin konektatzeko.

14. edizio hau Grafit Rock Cafe-n egingo da lehen aldiz (Urrutia, 1 – Indautxu plaza), datorren asteazkenean, azaroak 21, 19:00etatik 21:00etara. Parte-hartzaileak:

Hedapenean laguntzeko Postwall-etaz baliatuko gara urte guztian zehar, hau mugikorretarako posterretako agenda kulturala izanik. Beti bezala, aurkezpenen ondoren berriketan geldi zaitezten gonbidatzen zaituztegu, hala tarte on bat pasa dezagun kaña bat hartzen. Animatu eta ez ahaztu etorriko zaretela baieztatzea hemen.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)