BEGIHANDI #45 Gasteiz – HARROBY
2024- Iraila-25
Eh? Zer gertatzen da hemen, ba? Urriaren 16tik 18ra Gasteizen ospatuko den BASQUERVILLE diseinu eta teknologia jaialdiaren espirituak harrapatu gaitu, eta hortaz oraingo honetan, talentu gazteari hitza emateko formatu aldaketa batekin gatoz. Datorren urriaren 17an BEGIHANDI HARROBY ospatuko dugu duela gutxi ireki den Izaskun Aurre Kulturgunean – Gasteiz Antzokian.
Ekitaldiak betiko izaera informala eta doakoa izango du, sormen-komunitatea konektatzeko beste aukera berri bat eskainiz, kasu honetan jaialdiaren osagarri gisa.
Nolakoa izango ote da euskal diseinua etorkizunean? Nola bizi dute ogibidea gure protagonistek? Teknologiarekin harreman estua duten esparruetan dihardute, hala nola brandingean, diseinu grafikoan, web diseinuan edo motionean. Hurbil zaitez bertako 6 gazteen eskutik beraien gaitasunak ezagutzera:
Adi, 19:30etan hasiko gara Basquervillera doazenei itxaroteko. Betiko lez leku mugatuak egongo dira, beraz erreserbatu zurea lehen bait lehen!
Kartelaren diseinua gure bazkidea den Xabier Isastik (Sin Título-1) egin du, baita gure bazkidea den Asier Iturraldek (Studio Gastón) egindako 2024ko BEGIHANDIren irudi orokorra osatuz. Begiratu aurreko edizioei eta harpidetu EIDEren newsletterrera, ekimen guztien berri izateko.
Iruzkinik ez