BEGIHANDI #35 Donostia
2023- Maiatza-28
Donostian jarraituko dugu BEGIHANDIren 8. urtean! Goazen EIDE Euskadi eta Nafarroako Diseinuaren Elkarteak antolatutako 35. ekitaldi ibiltari, ireki eta doakora.
Beste behin ere, sormenaren arloko tokiko hiru profesional bildu ditugu, giro lasai eta informalean beren lan harrigarrien atzean zer dagoen ezagutzeko —beren ibilbidean zehar bizitako motibazioak, inspirazioak, pasadizoak—. Aukera paregabea izango da sorkuntza modu ezberdinekin konektatzeko eta Donostian eta Gipuzkoan komunitate sortzaile bat eraikitzen jarraitzeko.
BEGIHANDI # 35 hau datorren ostegunean, ekainak 8, ospatuko da, 19: 00etatik 20: 30era, Le Bukowskin (Egia, 18) eta ondorengo ponentziak izango ditu:
- Fran Fraca – Diseinu grafikoa, produktua eta beste gauza batzuk
- Itxaso Mezzacasa – Diseinu grafikoa eta Arte zuzendaritza
- María R. Laspiur – Artea eta moda osagarrien diseinua
Lagunduko diguzu? Erreserbatu zure plaza eta partekatu informazio hau ahalik eta jende gehien elkartzeko. Zure zain gaude!
Kartelaren diseinua gure bazkidea den Cristina Vergarak (Cristina Vergara Design) egin du, 2023an BEGIHANDIren irudiaz arduratzen denak. Begiratu aurreko edizioei eta harpidetu zaitez hemen berrien berri izateko.
Iruzkinik ez