Begihandi #2 EIDE World Industrial Design Day 2016eko ospakizunetara batzen da

 

Sergio de la Casa, Begihandi

Joan den ekainaren 29an Diseinu Industrialaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta hori ospatzeko, EIDEk BEGIHANDI EIDE Design Club-en bigarren edizioa antolatu zuen.

Oraingo honetan Bilbo aukeratu genuen, eta Dock tabernak espazioa eskaini zigun. 60 lagun elkartu ginen, gehienak diseinuaren eta sormenaren munduarekin lotuak, eta giro atseginean gozatu genituen hizlariak eta geroko garagardoa. Horixe nahi genuen ekimenarekin.

Oraingo honetan aukeratutako hiria Bilbao izan zen, eta lekua Dock taberna, zeinek gure zereginekin asko lagundu zuen, bere instalazioa utzi zizkigun eta. 60 pertsona egon ginen bertan, eta gehienak diseinu eta kreatibitatearen munduarekin erlazioa dutenak. Asko disfrutatu genuen, hori baitzen helburua.

EIDEko lehendakari Jon Abadek ongietorria egin ondoren, elkartearen sarrera labur bat egin zen Eneko Muruzabalen eskutik, eta Laxmi Nazabalek EIDEk Milan Design Week 2016 biltzarrean Basque Design Industries proiektuarekin izan zuen partaidetzaren laburpena egin ondoren, Kamoneleik-i buruz hitz egiten hasi ziren Elixabete Idoiaga eta Guillermo Basterra. Hainbat erreferentzia erakutsi zizkiguten, sormen-jardueran garrantzitsuak direnak: New Order taldea, Samuel Falloursen ilustrazioak eta Pedro de la Rica eskultorea, besteak beste. Ondoren, Sergio de la Casaren txanda iritsi zen, Unexpendables-ekoa, eta azaldu zigun nola zinemak (Mary Poppins), komikiak (Watchmen) edo rol-jokoak (Dungeons & Dragons) inspiratu zaizkion bezeroen arazoei irtenbide hobeak eskaintzeko. Azkenik, Eider Corral bazkideak azken lanetako bat egiteko prozesuaren bidez azaldu zigun nola dokumentatzen den eta nola etengabe bilatzen dituen ikusizko erreferentziak. Besteak beste, David Bowie eta Jonathan Barnbrook-en arteko lankidetzak eta Tanaka Ikko diseinatzailearen lana aipatu zituen.

 

Begihandi #2 Eider Corral, Kameleonik, Sergio de la Casa, Elixabete Idoiaga, Guillermo Basterra

Hitzaldien ondoren, adostasunak zerbait hartzen eta denon artean hitz egiten jarraitu zuen. Helburua bete zen seinale! EIDEk eskerrak eman nahi dizkie edizio honetan parte hartu eta lagundu duzuenoi, batez ere dr. Minsky-ri kartelaren diseinuagatik, eta Euskadiko diseinu- eta sormen-komunitatea sustatzeko ahaleginean jarraitzen dugu; beraz, BEGIHANDI EIDE Design Club-en hirugarren edizioan ari gara lanean.

Hurrengora arte!

Irudiak: Diego Sanz ‘Karramarro’

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)