BEGIHANDI EIDE Design Club #13 Donostia

Udazkenarekin eta Donostia WeekINN-ekin batera Begihandi-ren edizio berri bat dator, EIDEk, Euskadi eta Nafarroako diseinatzaileak biltzen dituen elkarteak, antolatu duen doako topaketa irekia. Topaketa honetan, diseinuaren eta sormenaren munduko tokiko profesionalek beren lan-prozesua eta hauei inspiratzen dizkien erreferentziak partekatuko dituzte ikusleekin. Aukera ezinhobea da ideia berriekin harritzeko eta diseinua eta sormena maite duten pertsonekin konektatzeko.

Oraingo honetan estreinatuko gara! 13.en edizio honetan, lehen aldiz Le Bukowskin (Egia, 18) egingo baita, hurrengo ostegunean, urriak 25, 19:00etatik 21:00etara. Parte-hartzaileak:

Hedapenean laguntzeko Postwall-etaz baliatuko gara urte guztian zehar, hau mugikorretarako posterretako agenda kulturala izanik. Beti bezala, aurkezpenen ondoren berriketan geldi zaitezten gonbidatzen zaituztegu, hala tarte on bat pasa dezagun kaña bat hartzen. Animatu eta ez ahaztu etorriko zaretela baieztatzea hemen.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)