Begihandi #04 Gasteiz

 

Maiatzaren lehenengo astean Diseinuaren Astea ospatuko da Gasteizen, eta EIDEtik parte hartuko dugu BEGIHANDI EIDE Design Club laugarren edizioa prestatzen. Diseinua eta sormena gustuko duten guztiek gonbidatuta daude ekitaldi ireki eta dohain honetara, non erreferentziazko profesionalek euren lanean erabiltzen dituzten inspirazio-iturriak zein diren kontatuko dizkiguten. Ideia berriekin eta bizigarri sortzaileekin ustekabean harrapatzen uzteko aukera.

DIGArekin, Arabako Diseinu Grafikoaren Elkartearekin, ospatuko dugun edizio hau Gasteizen izango da Maiatzaren 3an, asteazkena, Zas Kultur espazioan (Correría kalea, 84) 19:00 eta 21:00 orduen bitartean. Parte-hartzaileak hauek izango dira:

Beti bezala, aurkezpenen ondoren denbora izango dugu hizketan aritzeko eta Keler-en adeitasunagatik Keler-en hartuz tarte ona pasatzeko.
Anima zaitezte eta zuen asistentzia hemen egiaztatzea ez ahaztu.

*Ane Irizarren irudi grafikoa.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)