«BAGARA»: Heriotza onerako elkarrizketak diseinuarekin eta sormenarekin lotzeko proiektua Getxon

Herritarren, bizi-amaierako eragileen eta KSIetako profesionalen arteko topaketak, aukera berriak sortzeko.

«BAGARA» EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearen proiektu bat da, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Sailaren «2024ko Ekonomia Dinamizaziorako Laguntzak» programak babesten duena. Zaintza eta osasun emozionaleko ingurune bat sortzea du asmoa, Getxon bizitzaren azken etapa normalizatzeko elkarrizketak eta espazioak sustatzen jarraituz. Helburua da produktu, zerbitzu, espazio, narratiba… berriak sor ditzaketen aukera berriak eraikitzea, diseinuaren eta KSIen profesionalak eta enpresak bizitzaren amaieraren errealitatetik hurbil dauden elkarte eta eragileekin konektatuz.

Getxo Elkartegian (Ogoño Kalea, 1) urtarrila eta otsaila bitartean egingo diren bi topaketen bidez, EIDEk enpatia, hausnarketa eta elkar ulertzea sustatu nahi ditu, komunitate sentikorragoa eta inplikatuagoa eraikitzeko. Pertsonak erdigunean dituen ikuspegi batekin, ingurune gizatiarrago eta gupidatsuago bat sortu nahi da, non heriotza bizitzaren parte natural gisa ikusiko den eta naturaltasunez, duintasunez eta errespetuz helduko zaion.

Lehen topaketan, urtarrilaren 30erako antolatua eta herritarrei irekia, bizitzako etapa honetarako behar intimoenak, emozionalenak eta gizatiarrenak hausnartu eta partekatuko dira. Horri esker, hurrengo topaketan, otsailaren 20rako eta KSIko profesionalei zuzenduta izatea aurreikusita dagoena, aukerak identifikatu ahal izango dira diseinuko eta sormen-industrietako profesionalekin eta enpresekin.

«BAGARA»k eragin eraldatzailea izan nahi du Getxoko komunitatean, alde batetik, zaintzaren, sentsibilitatearen eta bizitzaren azken etaparekiko irekitasunaren kultura sustatuz, eta, bestetik, horri erantzungo dion garapen ekonomikoa bultzatuz. Elkarrizketarako, lankidetzarako eta hausnarketarako espazioak sortuz, komunitate errukiorragoa eta inklusiboagoa eraiki nahi da, non produktuek, zerbitzuek, espazioek eta narratibek pertsonen beharretarako balio erreala emango duten.

Hala, proiektuak hainbat modutan eragin nahi du Getxoko komunitatean:

  • Aukera ekonomikoak sortzea: Diseinuaren profesionalak eta industria sortzaileak bizitzaren amaieraren errealitatetik hurbil dauden elkarte eta eragileekin konektatzean, aukera berriak esploratu nahi dira, komunitatean hauteman ez diren beharrei erantzungo dieten produktu, zerbitzu, espazio eta narratibak garatzeko. Horren ondorioz, enplegu, enpresa eta proiektu berriak sor litezke, Getxoko biztanleei nahiz tokiko ekonomiari mesede egingo dietenak.
  • Elkarrizketa eta hausnarketa sustatzea: Enpatia eta elkar ulertzea sustatzeko diseinatutako topaketa eta jardueren bidez, komunitatean heriotzari eta hiltzeari buruzko elkarrizketa irekiak eta eraikitzaileak sustatzea bilatzen da. Horrek lagundu egingo du gai tabu bat normalizatzen eta kultura sentiberago eta errukitsuago bat garatzen.
  • Lankidetza eta laguntza sarea indartzea: Proiektuak eragile eta sektore desberdinen arteko lankidetza eta laguntza sarea sortzea sustatzen du, ezagutzak, baliabideak eta esperientziak trukatzea erraztuko duena.
  • Sentsibilizazioa eta kontzientziazioa: Komunitatea sentsibilizatzea bilatuko da, bizitzako etapa guztietan, baita azken etapan ere, osasun emozionala eta ongizatea zaintzeak duen garrantziaz. Sentsibilizazio horrek Getxon ingurune errukiorragoa eta enpatikoagoa sortzen lagunduko duela espero da, non heriotza bizitzaren parte natural gisa ikusiko den eta duintasunez eta errespetuz helduko zaion.

Proiektuari amaiera emateko, martxoaren 28an, itzultze-saio berezi bat egingo da prozesuan parte hartu duten pertsonentzat, eta baterako ospakizun bat Punta Begoñako galerietan.

Nola parte hartu?

BAGARA» ekimenean parte hartzea irekia eta doakoa da interesa duten guztientzat. Lekua mugatua izango denez, izena eman beharko da:

  • Urtarrillak 30, 18:30-20:30. Getxo Elkartegian (Ogoño Kalea, 1), herritarrei eta bizi-amaierako eragileai bideratuta. Izenematea: itxita.
  • Otsailak 20, 11:30-13:30. Getxo Elkartegian (Ogoño Kalea, 1), KSIetako profesionales eta enpresei bideratuta. Izenematea: https://d8lloggblw9.typeform.com/to/iCymAKF5
  • Martxoak 28, 18:30-19:30. Punta Begoña galería (Marqués de Arriluce e Ibarra kalea, 1), aurreko saioetako parte-hartzailei bideratuta. Izenematea ez dago oraindik irekita.

Kontaktua eta informazio gehiago: proyectos@eidedesign.eus

 

Proiektuaren zuzendaritza eta saioen dinamizazioa: Marina Blázquez, Nora Inoriza, Lander Balza.

Irudiaren diseinua: Habemus Studio.

Kontraste taldea: Ana Malagon, Asier Iturralde, Azu Garcia, Eimmy Garcia, Elena Cid, Goio Telletxea, Iciar Sanchez, Jose Luis Revuelta, Laura Parralejo, Marta Bariáin, Mikel Escalera, Monica Deu, Mónica Revenga.

Erreferentziak eta difusioa: Brigitte Sauvage, Carlos San José, Enara Agirrezabala, Ricardo Antón.

Finantziazioa: Área de Promoción Económica del Ayuntamiento de Getxo.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)