Aste Nagusia 2015 Kartel lehiaketa

Kartel lehiaketekin bat ez etorri arren, argi dauden arrazoiak direla eta, azkenengo hilabetean zehar EIDE-k Bilboko Udaletxeko Jaietako Sailarekin gestioak egin ditu Aste Nagusia 2015 kartel lehiaketaren oinarriak hobetzen saiatzeko.

Laburrean azaldurik, gure asmoa epaimahai tekniko bat eratzea zen, diseinu profesionalez osaturik, eta honek hautatzea azkeneko sei lan finalistak zeintzuk diren, gero herri bozkatze baten bidez irabazlea aukeratuko zen arren.

Hasiera batean arduradunek gure proposamenak asmo onarekin hartzen zituzten arren, argitaratutako oinarriak zeintzuk izan diren ikusirik, aurreko urteetako ia berdinak (diseinugile soil bat epaimahaiko 6 kideen artean), eta izan daiteke ere denbora faltak bultzatuta, emaitza oso txarra izan da.

Egoera honen aurrean ezinezkoa egiten zaigu EIDE-tik lehiaketaren deialdian laguntzea ezta epaimahaia osatuko duen diseinugile profesionalaren hautatzean parte hartzerik. Dena den, prest gaude gaia aurrerago jorratzen jarraitzeko konpromisoa hartzeko, udal arduradun berriekin, horrelako lehiaketak (Inauteriak eta Aste Nagusia) sektoreak eskatzen dituen oinarri minimoekin bat etor daitezen.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)