ANAITekin lankidetza-hitzarmena eta EIDEren Nafarroko egoitza berria

Euskal Diseinuaren Elkarteak (EIDE) eta Nafarroako Ingeniaritza, Bulego Tekniko eta Zerbitzu Teknologikoen Enpresen Elkarteak (ANAIT) lankidetza-hitzarmen garrantzitsu bat sinatu genuen joan den uztailaren 3an Iruñean, ikastaroak eta jardunaldiak elkarrekin antolatzeko, networking-topaketak dinamizatzeko, enpleguaren arloan lankidetzan aritzeko eta Industria 4.0 katedra garatzeko.

Juan José Martínez ANAITeko lehendakariak eta Jon Abad EIDEko lehendakariak sinatu zuten hitzarmena, eta bertan jasotzen da EIDEk Nafarroan duen egoitza ezartzea CITI Nafarroak Iruñean dituen instalazioetan (Tomás Caballero parkea, 2 – 6. solairua), epe laburrerako ekimen bateratuak abian jartzeko eta Nafarroako erakundeekin eta eragile guztiekin lankidetzan aritzeko, berrikuntzaren eta ekonomia sortzailearen esparruan, eta Nafarroako diseinuaren sektorea ikusten eta garatzen laguntzeko.

Zehazki, hitzarmen honen bidez, sinergiak bateratu eta koordinatu nahi dira, erakunde bakoitzak egindako zerbitzuen kudeaketa ezin hobea eta eraginkorragoa lortze aldera, bai eta jarduera-arau zabalak ezarri ere, aurrez ezarritako esparru baten barruan, lehendik dauden harremanak eta lankidetzak bideratzeko eta areagotzeko. ANAITek eta EIDEk bi erakundeen arteko etengabeko lankidetzarako gune bat sortu nahi dute, erakunde sinatzaileen jarduera-eremuetan elkarrekiko aukerak hautemateko, interes komuneko jarduerak eta zerbitzuak garatzen laguntzeko.

ANAIT Nafarroako Graduatu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargoaren (CITI Navarra) ekimenez sortu zen, enpresa bazkideei ezagutzan oinarritutako zerbitzu-sorta zabala eskaintzen dien irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa. Gaur egun, 50 enpresa, ETE eta mikroETE baino gehiagok osatzen dute ANAIT, elkarteko kideen arteko lankidetza sustatzeko, haien lehiakortasuna bultzatuz eta, hartara, haien gaitasun profesionala, teknikoa, zuzendaritzakoa eta kudeaketakoa garatzen lagunduz.

EIDE 1986an sortutako elkarte profesionala da, eta EAEko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak eta produktuetakoak, grafikoak eta digitalak, espazioetakoak, zerbitzuetakoak eta estrategikoak ordezkatzen ditu. Gaur egun, 70 diseinatzaile profesional eta diseinu-enpresa biltzen ditu, eta 9 bazkide babesle. Elkarte profesional gisa, bere jarduerak saiatzen dira beren eremu geografikoan lan egiten duten profesionalei eta diseinuari ikusgarritasuna ematen, hura osatzen duten enpresen lehiakortasuna, berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzen, eta era guztietako erakundeetan diseinua berrikuntza- eta lehiakortasun-tresna estrategiko gisa erabil dadin sustatzen.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)