EIDEren jarduerak “D Week 2017″n

EIDE DESIGN DAY – asteartea 21.11.2017

Open Studio Bilbao azaroak 21ean goizean zehar ospatuko den jardunaldi ireki bat da. Bilboko estudioak irekitzean datza ikasleei, profesionalei, enpresei nahiz gainontzeko pertsona interesatuei arrera emateko. Estudio parte-hartzaile eta izena eman  duten pertsonen arabera,  ibilbidea eta egitaraua adostuko da ordutegi definitiboekin batera. Bilbon. Azaroak 21, asteartea. Ordutegia: 9:00etatik 14:00etararte.  

Inforzazio gehiago eta izen ematea hemen→

“DAVID ABAJO: Del diseño a mano, al ratón. 1966-2017” konferentzia. Badira 45 urte jada David Abajo publizitatean eta diseinuan jarduten ibili dela. Aldi berean, bere ekintza kultural eta piktorikak hobetu ditu eta orain Grupo Artístico Burdiña”-ren azken presidenteetako bat bihurtu da. Gainera, oraintsu, Euskadiko Diseinugileen Elkarteko Ohorezko Bazkide izendatu dute (EIDE), 25 urte bazkide profesional izan ondoren.  Amaitzean, GRAFFICA.TVren “Creatividad, ¿todos somos creativos?” dokumentala jarriko da. Dokumentalak kultura industrian oso ezagunak diren lekukotasunak erakusten ditu eta gogoeta bat egitera bultzatzen gaitu, kreatibitatea nola hautematen dugunaren inguruan. Ensanche eraikinaren Erakusketa Aretoan, asteartea, azaroak 21. Ordutegia: 16:30etatik 18:00etara.

Informazio gehiago eta izen ematea hemen→

Portfolio Night diseinugile gazte eta ikasleei zuzendutako ekintza da (produktu diseinua, diseinu grafikoa, ezpazioen diseinua…). Lortu nahi diren helburuak ondorengoak dira:  ikasleen portfolioak balioztatu, zalantzak argitu, orientatu  eta lan merkatuan sartzeko laguntza prestatu. Ikasle bakoitzak mahai desberdinetatik igarotzeko aukera izango du: mahai hauetan zenbait diziplinetan adituak diren elkartearen bazkideak egongo dira. Aurten ere Vidrala Masterglass Design Contest-en laguntza izango dugu; hitzaldiak, dokumentalak eta abar egongo dira. Ensanche eraikinaren atarian. Azaroak 21, asteartea. Odutegia: 18:30etatik 21:00etara.
Informazio gehiago eta izen ematea hemen →

21:30 etatik aurrera EIDE DESIGN DAYren amaiera ospatuko da musika eta koktelarekin Ensanche eraikinean EIDE-ren bazkide guztientzako, baita ere ure adiskideentzako. Animatu! 

Industries & Design 2017 – astelehena 20.11.2017

EIDEk antolatua, Industries & Design edizioak Service Design diziplina nabarmentzea erabaki du. Jakinda jada produktua saltzearekin ez dela nahikoa, Service Design enpresen innovazio gaitasunetan eta lehiakortasunean dezente lagundu dezake. Zerbitzuak eskaini beharko lirateke produktuari eta markari zuzendua. Ondorengoen aurkezpenak egongo dira: Anna Meroni, Pamela Mead, Jeanine Kierkels, Jaime Moreno, Asier Pérez eta Jon Fernández.  Azkuna Zentroan (CAC1). Azaroak 20, astelehena. Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara.

Informazio gehiago eta izen ematea hemen →

BEGIHANDI #8 – azteazkena 22.11.2017

BEGIHANDI EIDE Design Club ekitaldi irekia da, erabat dohakoa, non kreatibitatearen esparruko hiru adituk kretibitatea bera nola ulertzen duten azalduko duten, bakoitzaren ikuspuntutik,  baita ere bakoitzaren pasioa eta beren inspirazio iturriak . Disenuari eskeinitako astea erabat hobetzeko modu ezin hobea. Parte-hartzaileak: Naiel Ibarrola, Jaime Hayde y Andrea Martínez.  Azkuna Zentroan (CAC1). Azaroak 22, azteazkena. Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago eta izen ematea hemen →

5. ENAD: ondorioak – osteguna 23.11.2017

5. Diseinu Elkarteen Bilera Nazionala (5ENAD),  Valentzia Erkidegoko Diseinugileen Elkaarteak (ADCV) antolatua, Valentzian ospatu zen irailaren 21ean eta 22an. Bilbon antolatuko dugun ekitaldi honetan  READ ekintza, Diseinu Elkarteen Bilera Nazionalak eta 5ENAD-en dauden 5 lan mahaiak ezagutaraztea dugu helburu: From Spain With Design, Memoria del Diseño, Transferencias, Diseño Circular, Organización y Financiación, eta Diseñar el Diseño.  Azkuna Zentroan (CAC1). Azaroak 23, osteguna. Ordutegia: 13:00etatik  14:30etara.

Informazio gehiago eta izen ematea hemen →

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)