EIDEren jarduerak BBDW20n

Azken bi edizioetan bezala, Bilbao Bizkaia Design Week 2020ren komisario izateaz gain, hainbat jarduera prestatu ditugu, horietako batzuk formatu birtualean bakarrik, betiere diseinuan arreta jarriz.

EIDE DESIGN DAY | azaroaren 24a, asteartea

_OPEN STUDIO BILBAO GETXO jardunaldi irekia da, hiru egunez egingo dena, bata Getxon eta beste bi Bilbon. Bilboko eta Getxoko diseinu-estudioak birtualki irekiko dira (COVID-19aren baldintzak direla-eta), ikasleen, profesionalen, enpresen eta, oro har, publikoaren “bisita” jasotzeko. Egunero ibilbide bat eta ordutegi itxiko programa bat izango ditu, parte hartzen duten estudioen eta izena ematen duten pertsonen kopuruaren arabera zehaztuak. Getxon, azaroaren 23an, astelehena, 10:00etatik 14:00etara / Bilbon, azaroaren 24an (asteartea) eta 25ean (asteazkena), 10:00etatik 14:00etara. Laister informazio gehiago.

_PORTFOLIO NIGHT diseinu-ikasle eta diseinatzaile gazteei zuzendutako jarduera da —industria/produktua, grafikoa/digitala, espazioak, zerbitzuak/estrategikoa…—, eta euren portfolioak baloratzea, zalantzak argitzea, orientatzea eta lan-merkatuan sartzen laguntzea du helburu. Dinamika oso sinplea da; parte-hartzaile bakoitzak gure elkarteko hainbat diziplinatako profesionalekin hitz egiteko aukera izango du 10-15 minutuz. Jardueraren formatua, oraingo honetan, COVID-19-aren osasun krisiaren baldintzetara egokituko da, erabat birtuala izanez eta konexioak paraleloan egingo ditu plataforma digital baten bidez, aurrez finkatutako ordutegi baten arabera. Azaroaren 24an, asteartea, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emateak.

BEGIHANDI Bilbao | azaroaren 25a, asteazkena

BEGIHANDI lurraldeko komunitate sortzailearentzat antolatzen den topagune ibiltaria, irekia eta doakoa da, eta aurten 5. urteurrena ospatzen du. Hori dela eta, edizio berezi bat antolatu dugu IED KUNSTHAL Bilbao bazkidearekin eta euren ikasleekin batera. Gertaera presentziala izango da, osasun-egoeraren baldintzak eragozten ez badute, nahiz eta zuzenean jarraitu ahal izango den streaming bidez ere. Beti bezala, diseinuaren eta sormenaren munduko profesionalak bilduko ditu, eta publikoarekin partekatuko dute beren lan-prozesua, bai eta inspiratzen dizkien erreferentziak ere. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da. IED KUNSTHAL, Paper Eraikina (Deustuko Erribera, 17), 19:00etatik 21:00etara. Laister izen-emateak.

BITXIAK #2 | azaroak 20, ostirala

BITXIAK EIDEk antolatutako jarduera berri bat da, Bilboko Udalaren eta Bilbao 700 Fundazioaren laguntzarekin, «Bilbao Aurrera 2020 Plana»ren bidez. Hainbat belaunaldi eta diziplinatako bi profesionalen arteko elkarrizketak dira, eta gure iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko gune komunak eta dibergenteak bilatzen dituzte, diseinu grafikotik hain hurbil dauden sorkuntza-diziplinen arteko zubi izan nahi dutenak, hala nola ilustrazioa, artea edo animazioa. Urtearen bukaerara arte antolatu ditugun hiru hitzaldietatik bigarrenak La Taller eta Erredakzioaren jardueretan oinarrituko da. Elkarren ondoan dauden bi gune dira, eta teknologia zaharkituen inguruko hausnarketa, prestakuntza eta birziklapena dute ardatz. Etorkizuneko bokazioa dute, eta grabatu klasikoa eta inprimategia dituzte oinarri gisa ere. Josune Muñoz (Skolastika) izango da moderatzailea, eta Maite Martínez de Arenaza (La Taller) eta Tania Arriaga (Erredakzioa) izango dira bertan. Jarduera euskaraz egingo da. La Taller Galería eta Taller de Grabado (Iciar Maestro kalea, z/g, Bilbo). Izen-emateak.

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)