4.0 Industria & Diseinua – Diseinuaren ekarpena AFM Klusterreko enpresei

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune Departamentuaren laguntzarekin 2018. urtearen amaieratik 2019ko irailera arte aurrera eraman dugun Industria eta Diseinua 4.0 Gipuzkoan proiektuaren testuinguruan, Gipuzkoako hogei bat erakunde publiko eta pribaturekin biltzeko aukera izan dugu, 4.0 industriaren garapen-maila eta Diseinuak horretan betetzen duen edo bete dezakeen tokia guztiekin kontrastatzeko.

Tailer eta bilera pertsonal horietatik, eta gure solaskideengandik jasotzen dugun feedback-etik, jardunaldi hau antolatzea eragin duen ondorio argi bat atera dugu: Euskadiko industriako enpresa askok ez dakite gaur egun diseinuak berrikuntzarako eta 4.0 industrian sartzeko estrategiaren esparruan eman dezakeen balioa, ezta diseinuaren sektoreak Euskadin dituen baliabideak ere.

Gure sektorearen garapenari modu negatiboan eragiten dion eta euskal industria sektorearen berrikuntzan eta lehiakortasunean ere eragina duen ezjakintasun hori gainditzeko, informazio eta B2B saio bat egitea proposatzen da AFMn bildutako makina-erremintaren sektorearekin.

Premisa horiekin, EIDEk,  AFM klusterrarekin lankidetzan antolatutako 4.0 Industria & Diseinua jardunaldiaren helburua makina-erremintaren sektoreko euskal enpresa askok egiten duten galdera honi erantzutea da: nola lagun diezaguke Diseinuak berrikuntzan, digitalizazioan eta 4.0 industrian sartzeko estrategia baterako bidean?

Informazio gehiago eta izen emateak →

Iruzkinik ez

(Iruzkinak itxi daude)