2025- Martxoa-25
Gasteizen ekingo diogu BEGIHANDIren denboraldi berriari! Datorren apirilaren 10ean EIDEk antolatzen duen doako ekitaldi ireki honen 47. edizioa ospatuko dugu.
Topaketarako, inspiraziorako eta trukerako gune bat, giro informal batean. Oraingoan, sormen-diziplinak eta ikuspegi oso desberdinak dituzten hiru pertsona elkartuko dira eszenatokian, eta autoedizioaren, pertsonen zaintzaren eta naturarekiko diseinuaren munduan barrena eramango gaituzte:
- Ania Lucero – Rossbeam
- Aitor Acilu – Guk.studio
- Manuel Lorenzo – Bonsai Araba
Bazatoz? Erreserbatu zure plaza eta partekatu informazio hau, edukierak uzten digun hainbeste pertsona elkartu gaitezen. Datorren ostegunean, apirilaren 10an, 19:00etatik 21:00etara The Tap tabernan (Manuel Iradier, 7).
Kartelaren diseinua gure bazkidea den Mónica Revengak (Estudio Omapora) egin du, BEGIHANDIren irudiaren arduraduna 2025an. Begiratu aurreko edizioei eta harpidetu gure webgunean berrien berri izateko.
Iruzkinik ez